Valentziako Unibertsitatearen Robotika Institutuko Simulazio eta Modelatu laborategira bisita

07.02.11
Ekonomi Sustapena

Ermua Udaleko Tokiko Garapen alorraren Makineri Eskolako koordinadoreak bisitatu berri du Valentziako Unibertsitatearen Robotika Institutuko Simulazio eta Modelatu laborategia. Hector Izagirre bertara joan da lurrak mugitzeko makineriarekin lan egiteko simulaziorako aholkulari tekniko moduan. Honekin batera Eraikuntzaren Fundazio Laboraleko estatuko Prestakuntza Zuzendari José Antonio Viejo joan da.

Gure lankidea Valentziara joan da Eraikuntzaren Fundazio Laboralaren zentralak eginiko proposamenari jarraiki, aipatu laborategiak makina mistoaren - atzerako zulatzeko eta pala duenaren- simulagailu probatzen eta hori hobetzeko proposamenak egiten laguntzen duelako. Simulagilu bere jatorrizko lekuan ezagutzeaz gain, mugimendua eta errealitate sentsazioa duen simulazioko beste aparailu batzuk ere probatu ditu.

Institutuaren jarduera asko dibertsifikatu da bere sorreratik gaur egunera. Egun batez ere aholkularitza kontratuak egiten ditu , produktuak diseinatu eta ezartzeko laguntzeko eta zerbitzuak eskaintzeko bai enpresetan eta baita ere herri administrazioetan.

Aipatu ikerketa proiektuak ondoren zerrendatzen ditugun alorretan zentratuta daude: trafiko eta garraio telematikoan, errealitate birtualean eta ordenagailuz prestatutako grafikoetan; makineria zibilaren simulazioan, informatikako segurtasun eta sareko zerbitzuetan, irudien prozesu digitalean eta gailu robotikoen kontrolean.

Simulazio eta Modelatu laborategia ikasketa eta trebakuntzan aplikatzeko simulazioari loturiko teknologiak ikertzen eta garatzen hamar urteko esperientzia duen ikerketa taldea da, zeina Valentziako Unibertsitatearen Robotika Instituturen barne dagoena. Laborategia simuladore zibilen alorreko erreferentzia izan nahi du.

Laborategi hau aitzindari izan da kostu baxu eta ertaineko aplikazioak garatzen, horrelako teknologi erabilgarri izan ditzaketen sektore profesionalen esku jartzeko.

Honelako lankidetzak mesede eta onura egiten diote herriko Makineria Eskolari, zentro ezberdinetako irakasle eta teknikarien eginiko ekarpenak jasotzen dituzten azken belaunaldiko simulagailuak lortzen dituelako.

  • Argazkian Hector Izagirre Valentzian probatutako simuladorearekin praktikatzen
  • Argazkian Tokiko Garapen udal alorraren Makineri Eskolako koordinadorea
  • Argazkian Valentziako Unibertsitatearen parke teknologikoko eraikina kanpokotik ikusita

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena