Herritarrak atenditzeko Abiapuntu bulegoa, erreferentzia da

07.02.11
Erakundea

Aste honetan herritarrak atenditzeko Abiapuntu zerbitzua ezagutzera datorren lantaldea etorriko zaigu. Bisita asteazkenean izango da. Egun horretan Autonomi Erkidegoko hainbat udaletako teknikari zenbait etorriko zaizkigu, aipatu bulego hori nola egituratuta dagoen eta bere funtzionamendua zein den ezagutzera. Izan ere, ekitaldiaren helburua hori da bisitariek beren udalerrietan antzeko egitura bat gauzatzeko asmotan baitabiltza.

Taldea HAEE, EUDEL eta hiru Lurralde Historikoko Aldundiek gauzatzen ari diren trebakuntza egitasmoaren barne dago. Ikastaroaren helburu behinenak ondorengoak dira: herritarrak atenditzeko zerbitzuaren aspektu nagusiak identifikatzea; herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuei dakarkien onura eta horrelakorik martxan jarri aurretik aztertu beharreko elementuak.

Hori horrela, Abiapuntu erreferentziatzat jo dute ikastaroa antolatu duten erakundeek eta gure bulegoa ikuspuntu praktikotik aztertzera eta antzerakoa martxan jartzeko izan daitezkeen zalantzak argitzera etorri da taldea.

Gure Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, izapideak erraztu eta gestioa arrazionalizatu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei. Eta aldi berean, udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik Ermuko udalak bulego berri bat ireki zuen 2008an. Bulego hori Konbentukoa kalean dago eta “Abiapuntu-Punto de inicio” izena du, non Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen diren.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du