‘Ezetz!’, Biolentzia matxistaren aurkako euskal elkarteen sarea

08.02.11
Berdintasuna

Ermuko Emakumearen Berdintasunerako Kontseiluan parte hartzen duten elkarteek ‘Ezetz!’, Biolentzia matxistaren aurkako euskal elkarteen sarean sartzea erabaki dute. Ildo beretik, Aukera Berdintasunerako udal sailak gauza bera egitera deitu die herriko edozein arloko elkarte eta taldeei.

Ezetz kanpaina emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean sentsibilizazio eta debate sozialerako proiektu bat da. Osasun heziketarako proiektua da. Sareak elkarteetako emakumeei eta gizonei proposatzen diete beren agendaren arabera biolentzia matxistari buruz hausnarketa egitera ordu bat dedikatzeko. Horretan laguntzeko sareak duen webgunean oinarritzat har daitekeen galdetegi bat eskaintzen dute. Galdetegia erantzun ondoren egoitzara bidal daiteke ezetzsarea@gmail.com posta elektroniko bidez nahiz posta arruntaren bidez, honako helbidera: AUZOLAN, La Naja kalea 5 zenbakia, 48003 Bilbo.

Sarearen helburua jende eta elkarterik gehien elkartu eta biolentzia matxistaren inguruko eztabaida soziala sustatzea da, horietako bakoitzaren ingurunean horrelako jokaerak onartezinak direla zabaltzeko eta biolentzia matxistaren aurrean inolako tolerantziarik ez dagoela adierazteko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko