Hizkuntzen ikasketan laguntzeko materiala

08.02.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak zenbait material eta liburu eskuratu berri ditu erabiltzaileek hizkuntzen ikasketan eta horien ulermenean laguntzeko xedez. Material eta liburu horiek udal immigrazio sailarekin elkarlanean erosi dituzte. Hori horrela, liburutegiko fondoetan jada Afrikako, Asiako eta Europa Ekialdeko zenbait hizkuntzen hiztegi edo glosario marrazkidunak ditugu. Eta baita ere, Txina edo Arabiar jatorrizko pertsonentzako gaztelaniazko gidak; haurrentzako ingelesezko liburu eta kantak dituzten disko konpaktuak (CDak), esaterako.

Ale berri horiek udal liburutegiak erabiltzaileen esku jartzen duten kopurua eta eskaintza zabaltzera dator, bertan Espainiako eta Europear Batasuneko estatuetako hizkuntza guztietan idatzitako eleberriak daude. Material horrek beste hizkuntzak ikasteko aleen atala osatzera dator eta bertakoak ikasten ari diren pertsonentzako lagungarri izan nahi dute. Horrez gain, haurrentzako ingelesezko musika eta irakurgaien eskeri gero eta handiagoari erantzun nahi dio.

Irakurgai eta materialen txokoa jarri da udal Euskaltegian

Udal liburutegiak irakurgai eta materialen txoko berria jarri du udal Euskaltegian, euskara ikasten dabiltzanentzat lagungarri izan dadin. Apala ulermenaren eta ikasketa prozesuari egokituta hiru zatitan banaturik dago. Bertan euskal idazleek idatzitako eleberriak eta literaturako obra klasiko euskaratuak jarri dira.

Material guzti hori maileguan eskatu eta etxera eraman daiteke irakurtzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz