'Pobreziaren arrazoiei aurre egin-Milurteko helburuak bete' izenburuko jardunaldien aurkezpena
Nazioarteko Elkartasun eta Kooperazio Kontseiluak, ‘Pobreziaren arrazoiei aurre egin-milurtekoaren helburuak bete’ tituluko jardunaldiak aurkeztuko ditu gaur. Aurkezpen ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan egingo da, Santixau Apostolu elizako lokaletan. Kontseiluak bat ‘Zero Pobrezia’ lortzeko helburua duen nazioarteko kanpainarekin bat egin du, eta horretarako lanean ari da. Kanpaina hori indarrean dago orain urte batzuk zenbait herrialdetan eta beren gobernuak presionatzea du helburu, 2015erako munduko pobrezia tasa erdira jaisteko izenpetu zuten Milurtekoa garatzeko helburuetan jasotakoak bete ditzaten.
Otsailaren 14tik aurrera eta aste osoan zehar gauzatuko dira jardunaldiak, aurreikusitako jardueren artean erakusketak, hitzaldiak eta zine emanaldiak daudelarik. Jardunaldiei amaiera emango zaie otsailaren 19ko larunbatean, ‘Zero pobrezia’ jardunaldia gauzatuz. Egun horretan hainbat jarduera eginen dira, herriko plazan.
Jarraian programa osoa eta jardunaldietako kartela uzten dizuegu, pdf formatoan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.