Emakumeentzako autodefentsa tailerrerako izen ematea zabalik
Aukera Berdintasunerako udal sailak autodefentsa pertsonaleko tailerra antolatu du, Jabekuntza Eskolako egitarauaren barne. Ikastaro horrek zortzi (8) ordu iraungo du eta otsailaren 26an emango da Lobianon. Ordutegi zatitua izango du, goizez 9:30etatik ordu 1 eta erdietara eta, arratsaldez, ordu 2 eta erdietatik arratsaldeko 6 eta erdietara bitartekoa, hain zuzen. Trebatzailea Maite Monroy izango da. Ikastaroaren helburua emakumeen aurkako indarkeriaren arrazoiak aztertzea eta horrelako erasorik jasatekotan horien aurrean nola jokatu eta horiei nola erantzun aztertu eta landu nahi da. Parte hartzaileek erasoak identifikatzen ikasiko dute. Biolentziaren jatorria aztertzearekin batera, hori nola eraikitzen den sakonduko dute, bai eta norbanakoan eta taldean dituen ondorioak. Tailerrean eguneroko bizitzan gertatzen diren eraso-egoerei erantzun eta horiek konpontzeko mekanismoak bilatzen saiatuko. Espazio bat sortu nahi dute partaideen eskubide eta gaitasunez jabetzeko, horien konfiantza eta segurtasuna sustatzeko, indarkeriaren inguruko mitoak hautsiz eta emakumezkoen ustezko ahulezia fisikoaren estereotipo zaharkituak baztertuz.
Ekimena herriko emakume guztiei zuzentzen zaie. Unibertsitateko ikasleek kreditu erdi eskuratuko dute baldin eta parte hartzen badute. Izen-emateagatik interesdunek 5 euro ordaindu beharko dute. Aukera Berdintasuneko sailetik parte hartzera animatzeko deia luzatu dute, ikastea ez datorrelako inoiz gaizki eta edozein gertakizunari aurre egiten jakitea komenigarria delako. Argibide gehiagorako edo izena emateko jo Emakumeen Topalekuko egoitzara bertara, Izelaieta kaleko 12. eraikinera edo deitu, bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira. Izena posta elektroniko bidez ere eman daiteke, casadelamujer@udalermua.netcasadelamujer@udalermua.net idatzita.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko