Betiondoko eskalada-murruan egingo den lehen ikastaroa antolatu du UKEk

10.02.11
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) “Eskalatzen Hasteko Ikastaroa” estreinako ikastaroa antolatu du. Ikastaro hori adinaren arabera berezitutako hiru talde ezberdinentzat pentsatuta dago, lehena 6 eta 11 urteen bitarteko haurrarentzat, bigarrena 12 urtetik 24ra bitarteko gazteentzat eta, azkena, 25 urtetik gorako pertsona helduentzat. Ikastaroa Betiondoko Kirol gunean jarri berri den eskalada-murruan (rokodromo eta boulderrean) egingo da. Ikastaroa egin nahi dutenek ez dute federaturik egon beharko. Arestian adierazitako talde bakoitzerako 12 plaza eskainiko dira, hortaz guztira 36 pertsonentzako lekua. Ikastaroak hilabete iraungo du, ikasitakoa hobetu ahal izateko beren parte hartzea luzatu ahal izango dutelarik. Irakasle-begiralea Aitor Unanue ermuarra izango da.

Ikastaroaren prezioa parte hartzen den egun araberakoa izango da. Hori horrela 13,00 euro/hilero ordainduko dute egun bakarra egiten duten abonatuek) eta, aldiz, 37,70 euro ordaindu beharko dute astean birritan eskalatzera joan eta UKEko bazkide ez direnak. Izen-ematea bihar otsailaren 11n hasiko da eta 27ra arte mantenduko da.

Ikastaroa egun ezberdinetan burutuko da taldearen adinaren arabera:

  • Haurrak: Astearte eta ostegunetan 17:30etatik 18:30etara arte (euskera hutsean).
  • Gazteak: Ostiraletan 18:30etatik 19:30etara arte (euskera hutsean).
  • Helduak: Astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara arte.

Ikastaroaren helburuak: Aurrera egiteko keinu teknikoak eta oinarrizko segurtasuna ikasteko ikastaro osoa, rokodromoan nahiz kirol eskaladako berezko eskoletan jardun eta praktikatu ahal izateko aukera emango dizutenak.

Edukiak:

  • Materialaren ezagutza.
  • Keinuzko oinarrizko teknika.
  • Bermatze-puntuak.

Izen-emateak zabalik daude eta udal kiroldegian egin behar dira. Sarreran bertan jarduera eta ikastaroen inguruko zehetasun eta argibide guztiak eskaintzen dira. Eta baita bertako 943 17 90 90 telefono zenbakian.

  • Argazkian Betiondon prestatutako eskalada-murru eta boulderraren ikuspegi orokorra
  • Argazkian Betiondon prestatutako eskalada-murru eta boulderraren xehetasuna

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira