Zientzia eta Berrikuntzaren hiria (3): Guztiontzako espazioaren berrikuntza
Zientzia eta Berrikuntzaren hiria izendapena jaso izanagatiko idatzi sortarekin aurrera eginez, gaurkoan bigarren atala landuko dugu. Espazioaren berrikuntzari dagokiona, hain zuzen ere. Ardatz honetako helburu estrategikoen artean ondokoak ditugu:
- Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPNaren) berrazterketa, Ermuko udalerriaren akzesibilitate edo irisgarritasun, mugikortasun eta garapen jasangarria hobetzeko.
- Komunikazio sare berrien sorrera eta gizarte eta ekonomi aukera berrientzako egiturak suspertzea.
- Herritarrei zuzendu eta horien beharrak asetzera zuzendutako hiri-eredua bultzatzea.
Hainbatean esan dugunez, Hiri Antolamendurako Plan Nagusia Ermuan tresna egoki ona izan da hirigunean zeuden enpresak leku aproposera lekualdatzeko, horien zeuden kokapenetan babesturiko etxebizitzak, libreak, aparkalekuak, egoitzak, berdeguneak eta parkeak egiteko bertan.
Une honetan Ermua HAPNa berraztertzen ari da. Lan horretan elkarlanean ari da parte hartzeko taldean dauden herritarrekin eta baita ere gizarte eta ekonomi eragilez osatuta dagoen Hirigintzako Aholkulari Kontseiluarekin. Guztien artean etorkizuneko udalerria diseinatuko da, guztiontzako espazioak barne izanik, gainerako ardatz estrategikoekin egin bezala.
Bide komunikazioen atalari dagokionez, saihesbideari buruz hitz egin behar. Une honetan exekuzio-proiektua amaitzear dago eta Foru Aldundiaren konpromisoa da obra esleitzea 2010. urtea amaitu baino lehen. Azpiegitura horri esker, Ermuak aukera ekonomiko eta sozial berriak izango ditu.
Izan ere, saihesbideari esker Goitondo eta Urtiako industrialdeetan dauden enpresek modu azkar batean iritsi ahal izango dira A-8 autobidera nahiz 634 nazionalera. Horri esker, hirigunetik egun pasatzen diren ibilgailu eta kamioien kopuru handia gutxituz. Aldi berean, horiek eragindako zaratak, izuriak eta ingurumenean eragindako kalteak gutxiagotuko direlarik.
Komunikazio sareei dagokienez, esan behar dugu orain hainbat urtetik, udal eraikin guztiak zuntz optikoaren bidez loturik ditugula. Horri esker udal langile guztiek sare bakarra erabili izan dugu, datu nahiz telefonoetarako, aplikazioetara sartzea errazago izanik eta, azken batean, komunikazioa eta udal zerbitzu publikoen lana eraginkorragoa eginez.
Sare berriei dagokionez, Ermua guztian zuntz optikoko sare neutroa ezartzeko proiektua gauzatzen ari da. Sare hori Open Access motakoa izango eta horretan Telekomunikazioetako operadoreak egongo dira, sarea bera ustiatzen eta zerbitzuak eskaintzen, baina egun ditugunak baino balio erantsi gehiagorekin.
Azpiegitura horretan oinarrituz gaixo kronikoei eta edadetutakoei medizina eta gizarte asistentziako zerbitzuak eskaintzea aurreikusita dago, gastu publikoaren eraginkortasuna hobetuz.
Horrez gain, Izarrako Teknologi Zentroak eta enpresa hazitegiak ere erantsitako balio gehiago izango dute, Ermua erakargarriago bihurtu dadin, bertan produktu elektrikoak nahiz telekomunikazioak probatu ahal izango direlarik, gastu publikoaren eraginkortasuna hobetuz baita ere.
Eredu hau jada aplikatzen ari da Eskandinaviako herri eta lurraldeetan eta, aurrera egiten lagunduko digula esan beharrik ez dago. Ezagutzaren, ekonomiaren eta gizartearen errealitatera hurbilduko gaitu.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n