Bat, bi, hiru eta lau!

14.02.11
Euskara

Hau da Piropo lehiaketaren edizio zenbakia, laugarrena, hain zuzen. 2008an hasi eta urtez urte San Balendin egunean abian jartzen da lehiaketa bitxi hau. Urte hauen joan etorrian hainbat eta hainbat piropo jaso dira, benetan txunditzeko modukoak! eta horretan, laguna alaituko duten piropoak euskaraz sortzen, ematen eta jasotzen jarraitu nahi du Euska Sailak. Lehiaketan, bi kategoria izango dira: 18 urtetik beherakoak eta 18 urtetik gorakoak. Lehenengoan 100 eurotako erosketa txekea jasoko da; eta bigarrenean, aurreko edizioetan legez, bi pertsonentzako La perlako Sasoian Jartzeko Talaso zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua. Hau pagotxa hau!

Parte hartzeko epea martxoaren 14ra arte izango da eta euskera@udalermua.net helbidera piropoa bidaliz zein Liburutegian zein Euskara Sailean piropoa eskura ekarriz egin ahal izango da . Horretarako, aurten, Euskara Sailak piropoa egiteko euskarritxo bat ere kaleratuko du herriko ohiko lekuetan jarriko dena.

Informazio gehiago.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin