‘Troublemakers’ taldearen blusa entzungai Lobianon
‘Troublemakers’’ taldea Ermura datorkigu larunbatean, musika jotzeko kalitatezko estilo propioarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du, gaur eta bihar aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan 9etatik ordu 2etara eta 3etatik gaueko 9etara bitartean. Bestela sarreran bertan eskura daiteke, emanaldia hasi aurretik. Emanaldia Bizkaiko Blues Jazz zirkuituaren barne txertatzen da. Julian Kanevsky, Juli ‘El Lento’,Manolo del Campo eta Lichis dira 50. urteetako Chicago Bluesean barrena bidaiatzen direnak. Bidaia honek Willie Dixon, Howlin Wolf eta Muddy Waters ditu abiapuntu... eta Tom Waits, Omar Kent, Led Zeppelin eta enparauak helmuga, azken hauen bertsio gaizto batzuk barne.
Musikaren road-moviea zuri-beltzean, Bluesaren ageriko maitaleentzat, baina baita jakin gabe ere maitale izanik jakitun ez direnentzat...
TROUBLEMAKERS BLUES REVIEW taldearen kide dira
Julián Kanevsky: zuzenean Andrés Calamaroren gitarra jotzailea aspalditik. Horrez gain, ‘La cabra mecánica’, ‘Jaime Urrutia’, ‘Def con Dos’, ‘Fito & Fitipaldis’, ‘Ken Hensley’, ‘Steven Adler’ eta ‘La Vaca Azul’, besteak beste, talde eta musikariekin jo, grabatu eta kolaboratu du. Oraintsu argitaratu du bere lehen diskoa, Julian Kanevsky titulukoa.
Pax: Bateria jolea, ‘Tres Mil Hombres’, ‘Alex Caporuscio’ eta ‘La Vaca Azul’ taldeekin ibiltzen da.
Manolo del Campo: Aho-soinularia eta gitarra jotzailea 1991. urteaz geroztik. ‘Blues Bordes’, ‘Tonky Blues Band’, ‘Malcom y Ñaco’, ‘M-Clan’, ‘La Cabra Mecánica’, ‘La Vaca Azul’, ‘Superskunk’, ‘Sugarless’, ‘Cañaman’, ‘3000 Hombres’, ‘Strawberry Hardcore’,’ Zia’, ‘ACNE’ o ‘Lou Garx’ taldeekin, besteak beste, jo, grabatu eta kolaboratu du. ‘Def con Dos’ taldeko konpositorea eta gitarra jotzailea da.
Lichis: Baxu jotzaile profesionala orain 20 urte, ekoizlea, konpositorea eta abeslaria. Gauzaik azpimarragarriena ‘La Cabra Mecánica’ taldearekin azken urteotan garatu du proiektu pertsonala.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan