Zine-klubak 'Utopia' dokumentala proiektatuko du

17.02.11
Gizartea

Mudo Drogot elkarteak otsaileko zine-klubaren emanaldiekin jarraitu eta dokumentala proiektatuko du.Gaur arratsalde eta gauean “Utopia” titulukoa ikusi ahal izango dugu. Espainian eginiko produkzioa da. Luzemetraia da, 80minutu irauten dituena. Lucho Iglesias eta Alex Ruizek idatzi eta zuzendu du. Emanaldia ‘Pobreziaren arrazoiei aurre egin-milurtekoaren helburuak bete’ tituluko jardunaldietako programaren barne dago. Lobianon ikusi ahal izango dugu, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30etan. Sarrera doan.

Sinopsia

Lucho Iglesias eta Alex Ruizek gure bizitza konplexuen gauzarik arruntenez jabetzeko formula berritzaile eta adibideak proposatzen dizkigute, dokumental honetan. Aholku horiek lurraren biodibertsitatea mantentzen laguntzeaz gain, gure bizi-kalitatea handitzen lagunduko dutelarik.

Utopian ikusi ahal izango dugu gizartearen eta naturaren artean errespetuzko harremanera jauzia egiteko, jan, jantzi, erosi, piztu edo itzali, garraiatu, arautu edo administratzearen inguruan egunero etengabe hartzen ditugu erabakiekin zerikusi eta lotura zuzena dutela.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu