Ermua eta Iurreta artean trafikoa AP-8tik N-634 errepidera desbideratuko da astearte gauetik asteazken goizaldera bitartean

21.02.11
Hiritarren Segurtasuna

Interbiak, Bizkaiko Foru Aldundiko sozietate publikoak jakinarazi du: AP-8 autobideko hirugarren erreia eraikitzeko lanak direla-eta, Iurreta eta Gerediaga (Abadiño) artean, otsailaren 22ko (asteartea) 22:30etatik hurrengo eguneko 6:00ak arte (asteazkena) guztiz itxiko dela AP-8 autobidea, Durangoko ordainlekutik (88 km) Ermuko lotuneraino (75 km).

Trafikoa N-634 errepidetik bideratuko da. Gorabehera honen arrazoia Iurretako institutuan oinezkoentzako pasagunea jartzea eta Garaizarreko goiko pasaguneko inpostak jartzea dira, hurrenez hurren.

Interbiak gidarientzat seinaleak jarriko ditu dagozkien desbideratzeetan. Aldundiaren Sozietate Publikoak sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean