2011ko Inauteriek, jada, badute kartel ofiziala

22.02.11
Kultura eta Gazteria

2011ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak gaur ezagutarazi du kartel lehiaketaren lan garailea eta lan horren egilearen izen-abizena. Lanaren oinari argazki bat da. Bertan trajez jantzitako gizona ageri da, arropa eransten eta bere bularra erakusten. Arroparen azpian otsoaren ilea du. Kolorezko serpentinak daramatza. 2011ko inauterien leloaren gainean, otsoaren apoa du. Kartela Barakaldoko Alberto Martínez Ortízek egin du eta irabazle izateagatik 450 euro eskudirutan jasoko ditu. Lehiaketara guztira 23 lan aurkeztu dira. Proposamen guztietatik lau aukeratu ziren eta, orain, epaimahaiak horien horren artean onena, bere ustez, aukeratu duelarik. Aurtengo lehiaketan ikusitako maila altua eta ona izan da epaimahaiaren iritziz.

Egitarauari hasiera emango zaio martxoaren 3an, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie martxoaren 3ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoa ikusteko, segi informazio gehiago dioen lasterbideari.

Larunbatean gauza eta jarduera asko izango ditugu herrian, eguerditik hasi eta goizaldera bitartean. Asteartean, amaiera emango zaio aurtengo edizioari, jarduerak arratsaldetik gauera artean izango ditugularik.

  • Argazkian 2011ko Inauterien programa iragartzeko erabiliko den kartela

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu