Merkatariek deskontuak egingo eta aukerak eskainiko dituzte 3 egunez

23.02.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) beste behin aukerei irteera emateko azoka antolatuko du ostegunetik larunbatera. Ekimena dendarien establezimenduetan bertan gauzatuko da. Horren helburua neguko denboraldiko generoari eta merkealdien azken egunetan oraindik saldu gabe dagoenari irteera ematea. Azokan bezero eta bisitariei denboraldian zehar dendetan izan dituzten artikuluak eskaini nahi zaizkie, baina salneurri paregabeetan. Hiru egun izango dira, aukera eta preziorik onenetan artikuluak eskuratu ahal izateko.

EMOEk azoka dendetan bertan egiteko proposamena mantentzea erabaki du. Azoka berriz ere antolatu da kontsumitzaileek oso harrera ona egiten dutelako. Azokak gure udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du. EMOEk kartelak argitaratu eta banatu ditu azokaren berri emateko.

Azoka honetan guztira 30 establezimenduk parte hartuko dute, amaitzear dugun neguko produktuak eskaintzeko. Parte hartzaileen artean, gizonezko, emakumezko nahi haurren modakoak, mihiseria, oinetakoak, osagarriak, etxerako gauzak, dekorazioa, argazkigintza eta estetikako sektoreetakoak ditugu.

Parte hartzaileek sarreran globoak eta kartelak izango dituzte. EMOEk azokako edizioaren berri lau haizeetara emateko ahalegina sendotu egin du, irratian iragarkiak kontratatuz, kartelan herrian nahiz nahiz kanpoan zabalduz, eta abar… Astelehenetik asteazkenera herriko plazan postua jarrita izan dute, non promotore bat lanean izan den globoak banatzeko, informazioa emateko eta orri bat banatzeko. Azken horretan, fitxa bat eransten zen eroslearen datuez bete eta zozketa baten parte hartu ahal izateko. Horrela, azoka egunetan erosketan egiten dituzten bezeroek denda bakoitzean jarritako ontzietan utzi ahal izango, gero oparien zozketan parte hartzeko.

Edizioan parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira:

  • Moda: Angela, Blush, Cocoliso, Dskaro, Dulce Bebé Peques, Gauzak, Guipur, Gutiérrez, Juana Mari, Kenke, Lencería Izagirre, Marisa, Margel, Mimitos, Ramos Moda Hombre, Vieco, Telas Marina.
  • Oinetakoak: Doan, Eder, Eva, Pablo.
  • Osagarriak: Bolsos Sagardui, Yonari
  • Etxerako gauzak eta dekorazioa: Beta iluminación, Cable Spot, DG Horacio Decoración, EtxeDreams, Virginia Pascual.
  • Argazkilaritza eta estetika: Ikatz eta Marfil
  • Argazkian azoka iragrtzeko argitaratu den esku-orria eta horren azpian zozketa parte hartzeko agiritxoa

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera