‘Bularretik Mintzora’ irakurketa klubaren saio berria

01.03.11
Udal Liburutegia

Irakurzaletasuna bultzatzeko xedez udal Euskara eta Liburutegi zerbitzuek hasitako 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzako irakurketa kluba ekimenaren bigarren saio egingo bihar. Irakurketa kluba, “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne etxeratzen da. Jarduera doakoa da.

Irakurketa klub honetan ama, aita eta haurrak denbora konpartituko dute liburuez gozatuz Galtzagorri Elkartearen Lur Kortak gidatuko dituen saioetan. Saio bakoitzean hainbat liburu aurkeztuko dira eta horretaz haurrekin gozatzeko proposamenak egingo. Bibliografia gomendatuko da, zeina udal liburutegian eskuragai izango den. Irakurgaien testu-iruzkinak egingo dira, haur eta gurasoek ere ale gogokoenak aurkeztu ahal izango dizkiete taldekideei, besteekin horren inguruko sentsazioak partekatzeko. Saioetan adinaren eta gustuen arabera zer irakurri, zein liburu aukeratu eta abar… gomendatuko dira.

Irakurketa klub honetan hogei 20 kidek parte hartzen ari dira. Parte hartzaileek gurasoekin edo beraietaz arduratzen, hezten edo zaintzen dituzten senitartekoren batekin joan beharko dira haurrek. Denboraldi honetan lekuak beteta dauden arren, hurrengoetan parte hartzeko interesa izan dezaketen familiek jarri harremanetan udal liburutegiarekin. Eta utzi datuak kontaturako.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz