Ikasleek protagonista nagusiak, ‘Eguen Zuri’ egunean

02.03.11
Kultura eta Gazteria

Eguen Zuri egunez, hasiera emango diogu bihar Ermuan aurtengo Inauterietako egitarauari. Betiko legez, egitarauan aurreikusitako lehen ekitaldia oilarraren jokoa da, zeina herriko plazan jokatuko den arratsaldeko 3 eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori herriko ikastetxe guztiek antolatu dute eta parte hartu ahal izateko ez dute eskolarik izango. Parte hartuko dute Ongarai Eskola, Eskolabarri, Sallabente,San Pelaio ikastetxeek eta Anaitasuna Ikastolak. Horren ondoren, 17:00etatik aurrera haurrentzako diskoteka izango da plazan bertan, Xaibor DJarekin. Ostiralean, Euskal Birusak berreskuratu zuenetik urtero antolatzen duen “Hartza Eguna” eta Txindurriren koplak kantatuz herriko kaleetatik kalejira eginen da.

Aurtengo Inauterietan kaleei protagonismoa eman eta horietan izaten zen giroa berreskuratu nahi da. Hori horrela, larunbaterako jarduerak aurreikusi dira egun osoan zehar, eguerditik hasi eta igande goizaldera artean. .Egunari hasiera emango zaio ‘Sugarri’ txarangaren kalejirarekin. Arratsaldean haurrek txokolatada eta dantzaldia izango dute Xilipurdi taldearekin. Iluntzean Irulitxa taldea kalejiran aterako eta, gauean dantzaldia izango da plazan, ‘Ciclón’ taldearekin.

Ostegun eta ostiralerako programatu diren jarduera eta ekitaldiak ondorengoak dira:

EGITARAUA

  • Martxoak 3, osteguna. Eguen zuri
    • 15:30etan: Oilarraren jokoa
    • 17:00etan: Haurrentzako diskoteka
  • Martxoak 4, ostirala. Hartza eguna
    • 18:00etan: Kalejira C. Orbe Plazatik hasita

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu