Martxoak 8aren inguruko egitaraua hasi da

03.03.11
Berdintasuna

Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumearen udal Kontseiluak egitarau zabala prestatu dute, datorren asteartean ospatuko dugun Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Edizio berezia izango da aurtengoa, izan ere aldarrikapena ospatzen hasi zela ehungarren urtea betetzen baitugu. Egitaraua ez da asteartera mugatuko, jarduera eta ekintzak proposatuko baitigu datozen hiru asteetarako. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu hiru erakusketa ezberdin eta bi antzezpenen, besteak beste. Horiez gain, tribial feministako partidak, hitzaldia eta poesia liburu baten aurkezpena iragarrita daude.

Hiru erakusketa ezberdin: Emakumeen Topagunean, liburutegian eta Lobianon

Emakumeen Topagunean hilabete osoan zehar ‘Atzoko eta gaurko Albisteak’ izeneko argitalpen eta albiste feminista zenbaiten erakusketa ikusi ahal izango dugu. Esan bezala, hilaren azken egunera arte zabalik eta instalazioa irekita dagoen ordutegian ikusgai.

Bestalde, udal liburutegiak ere apal berezi bat jarri du, non emakumea eta generoa lantzen duten liburu, disko, filma eta bestelako materialak eskaintzen dituen. Erakusketa tematiko hori martxoaren 1rera bitartean mantenduko da. Horrez, gain, udal liburutegiak irakurketa berezi eta propioa argitaratu du martxoaren 8 dela-eta.

Lobianon, bestalde, 14tik 27ra bitartean ‘Emakumea, Etorkina, Bizilaguna’ izeneko bilduma izango da. Erakusketa udal Immigrazio zerbitzuarekin elkarlanean antolatu da eta materiala SOS Racismo elkartearena da.

Antzerkia guztiontzat, aukeran

Bihar zortziko ostiralean, 11n, Antzokian María Galiana eta Berta Ojearekin ‘Fugadas’ antzezlana ikusteko aukera izango dugu gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 12 euro balio ditu.

Azkenik, astebete beranduago, hilaren 19an, ‘Izarraitz Zuria’ taldeko emakumeek ‘Té a las seis de la tarde’ titulukoa antzeztuko dute Lobianon, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan