Kalean abandonaturik utzitako ibilgailuekin, zer egiten ote da?

04.03.11
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzain agenteak trafiko eta isunekin erlazionatzen ohi ditugu gehienetan motordun ibilgailuen jabeok. Nolanahi ere, asoziazio hori sinpleegia da, egiten duten lanaren zati bat besterik ez baita hori. Hori bai, agerikoa eta guztiz ezaguna. Horregatik hain zuzen ere, gaurkoan ezezagunago den zeregin bat jorratuko dugu datozen lerroetan. Ermuko Udaltzaingoak martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Lelegileak onartu zuen Bide Segurtasun, Motordun ibilgailuen zirkulazio eta trafikoari buruzko legearen eta zigorrei dagokien testua aldarazten duen 18/2009 Legea, azaroaren 23koa, bete izanaz edo ez arduratzen baita. Eta bere egitekoan artean, herrian dugun motordunen parkea legerian ezarritako baldintzak betetzen dituen edo ez frogatzea dago. Agenteek bere lan-txandatan ustez abandonaturik dauden motordun ibilgailuetan erreparatu eta horiek apuntatu egiten ditu. Abandonaturiko egoeraz jabetu ondoren titularrarekin jartzen dira harremanetan eta egoera mantenduz gero, espediente eta prozedura banari hasiera ematen diete, hura kaletik erretiratzeko. Ibilgailua kalean abandonaturik dagoela eta jabeak kargurik hartzen ez duela frogatu ondoren, hura erretiratzeko agindua eman eta autoa zentro baimendu baten eskuetan uzten dute, baja eman, ibilgailua deskontaminatu, hiri hondakin solido gisa tratatu eta desegin dezaten.

Udaltzaingoak 286 ibilgailu erretiratu ditu bide publikotik azken urteetan

ginkizun horren bidez gure Udaltzaingoak 286 ibilgailu erretiratu ditu bide eta aparkaleku publikoetatik azken sei urteetan, 2004 urtetik 2010era bitartean. Horiez gain, esan behar aurtengo lehen hilabeteetan beste hamar espediente ireki dituela eta, beste 5 erretiratuz itxi izan direla. Pertsonak ibilgailua kalean abandonaturik uzteko eta ondasunaz ez arduratzeko izaten ditugun arrazoiak anitzak izaten dira eta, kasu bakoitzaren kasuistika edo inguruabarrak baita ere.

Agenteek ofizioz edo herritarren abisuari erantzunez jarduten dute ibilgailua bide publikoan abandonatua izan daitekeenaren susmoa dutenean. Aztertu eta kontu hartutako aspektuen artean, besteak beste, ondorengoak ditugu: matrikula plakarik duen edo ez; gurpilek airerik galdu duten: karrozeriak kalterik duen edo ez, denbora luzez geldirik eta leku berean dagoen, zikin edo inguruan edo gainean aingira-belarrik duen. Horrez gain, ibilgailuak segururik duen edo ez konprobatzen dute, legeak estatuan matrikulatu diren ibilgailu guztiek aseguraturik egon behar dutela ezartzen duelako. Hori horrela, ibilgailua deposituan hilabetea edo kalean bi eman eta titularrak alegaziorik aurkeztu ez duenean, horri eskutitza idatzi eta posta ziurtatu bidez helarazten zaio. Idatzi bi bidaltzen zaizkio. Lokalizatu ezik edo erantzuten ez badu iragarkia argitaratzen da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Azkenean, ibilgailuaren jabeak bi aukera ditu, autoaz kargu egitea edo hura udalaren esku lagatzea, erretiratu, baja eman eta desegin dezaten.

Udalari herritarrek soilik laga diezaiokete ibilgailua. Titularrak ez du ezer ordaindu behar ez eta udalak ere, kosturik ez baitago

Ibilgailua lagatzen den kasuetan, udalak enpresa bati deitzen dio haren bila etor dadin eta eraman dezan. Ez da ibilgailuaren pieza edo zatirik hartzen ez inolako aprobetxamendurik egiten. Enpresak eraman, eta kutsagarri diren elementuak kendu egiten dizkio: beruna eta kromo hexabalentea metale astunak esaterako, olioa, balbolina, pneumatikoak, eta abar… Ibilgailuen berri eta baja ematen zaie Trafiko sailean behin betirako eta ondorio guztietarako, azkenik, txatarra bihurtuz. Pertsonak ibilgailua erretiratu eta horri baja emateko udalaren esku uzten duenean ez du ezer ordaindu behar, euro bat bera ere ez. Udalak ere ez du ezer ordaindu behar, hura jasotzera datorren enpresarekin akordioa duelako eta ez diolako herriari ezer kobratzen.

Automobila gure udalaren esku lagatzeko jabea herritarra eta bertako biztanlea izan behar du. Jarduera honen onura bikoitza da, herritarrak arazo eta buruhaustea gainetik kentzen duelako erraz asko eta kosturik gabe eta, herritarroi ere mesede egiten digu, libre egon beharko luketen aparkalekuak lortzen ditugulako.

Epaitegien aginduz prezintaturiko edo atzerriko ibilgailuak erretiratzea korapilatsuago eta motelago da

Bestalde, esan behar dugu espediente guztiak ez direla modu erraz eta azkarrean konpontzen. Batzuetan, zailtasunak askoz gehiago izaten baitira. Esterako hainbatean ibilgailuek zepo edo harrapagailua jarrita izan ohi dute Epaitegi baten aginduz, jabeek Gizarte segurantzarekin edo bestelakoekin diru zorrak izateagatik. Kasu horietan izapidea askoz ere luze eta konplexuagoa da, prezintua jartzeko edo ondasuna bahitzeko agindua eman duen Epaitegiarekin harremanetan jarri beharra baitago, txostenak eta argazkiak helarazi, eta abar. Erabakia askoz ere mantsoago joanen da. Horrez gain, prezintua kendu eta ibilgailua kaletik erretiratu arren, zorra bere horretan mantentzen da. Ibilgailua zorra edo horren zati bat ordaintzeko balio izaten duelako, aldiz, kaletik kendu eta txatarra bihurtuz gero baliorik ez duenez, ez du zorraren zatirik ere ordaintzeko balio izango.

Ibilgailuak erretiratzea korapilatu eta luzatzen duen beste kasu bat, autoa atzerritar batena izan eta bere herrian matrikulatutakoa izatea da. Titularrarekin komunikatzea eta espediente eta prozedura gauzatzeko askoz ere lan gehiago egin behar baita.

Gráfica de los vehículos retirados por abandono

Abandonaturik utzi izanagatik erretiratutako ibilgailuen kopurua
Urtea Ibilgailu kopurua
2004 7
2005 49
2006 70
2007 35
2008 43
2009 42
2010 35
2011 5 (10 espediente ireki dira)
Guztira 286

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan