Aurtengo Inauteriaren … azken orduak
Alaia et aparte hartze handikoa suertatu da aurtengo Inauterietako ‘Eguen Zuri’ eguna Ermuan. Orbe Kardinalaren plaza herritarrez eta ikaslez bete zen, batzuk ikuskizuna jarraitzeko eta besteek hartan parte hartzeko. Euria hasi zuen arren, hamar minutu tantak botatzen egon ondoren atertu eta lagun izan genuen eguraldia, arratsalde oso hotza izan arren.
Oilarraren jokoa ordu eta erdi luzetxo iraun zuen, parte hartzaileei asko kosta egin zitzaielako oilarraren kutxara arte ailegatzea. Oilarra ukitu zuen lehen jokalaria ikusteko ordu eta erdi baino gehiago behar izan genuen. Irabazlea 11 urteko eta Ongarai Eskolako Yerai Braña Jaramillo izan zen, orain urte batzuk ere parte hartu eta saria lortu zuen gazteak. Bigarren irabazlea ikusteko, beste hainbat ikasleek ere kale egin eta bidean galtzen ikusi genituen. Olarraren kaxara iristen bigarrena Gorka Agirregomezkorta izan zen, estreinakoz parte hartzen zuen 8 urteko eta Anaitasunako ikasle gaztea.
Hirugarren eta azkena, Sallabente ikastetxeko Mikel Labrador izan zen. Ibilbide luzea egin zuen plazatik zehar, kutxara hurreratu eta zalantzan egon zen arrean, azkenean makilarekin hartan jo eta saria eskuratu zuen. Irabazleek sari moduan zeramikako oilar eta eskola materiala erosteko 30 euroko bale bana eskuratu zuten.
Oilarraren jokoari amaiera eman ondoren, Xaibor DJak dantzaldia girotu zuen, gaztetxoen gozamenerako. Xaibor limusina zuri ikaragarri batean iritsi zen Zubiaurre kalera, Hanna Montana bezalako izarrek egin ohi bezala. Gazte zenbait igo zituen berarekin oholtza gainera dantzatu eta kantatzera.
Aurtengo oilarraren jokoan irabazle izan direnak
- Yerai Braña Jaramillo, 11 urte, Ongarai Eskolako ikasle.
- Gorka Agirregomezkorta, 8 urte, Anaitasuna Ikastolako ikasle.
- Mikel Labrador, 8 urte, Sallabenteko ikasle.
Bihar, martxoak 8 azken eguna. Astearteko programa
- 16:00etan: Haurrentzako diskoteka. Mikel DJa
- 18:30etan: Kale ikuskizuna: Zomorroak
- 19:30etan: Kalejira, Irulitxa txarangarekin.
- 23:30etan: DJ Festa, Ohian Vegarekin
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa