Martxoak 8aren inguruko materiala biltzen duen gida kalean

07.03.11
Udal Liburutegia

Martxoak 8aren -Emakumaren Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinenetarako udal sailak eta udal liburutegiak.

Gida horretan emakumea eta generoaren gaiak ardatz dituzten webgune interesgarriak, eta udal liburutegiko bildumara orain gutxi gehitu diren filmak eta liburuak daude. Horien artean literatura, historia, immigrazioa edo enplegua hizpide dituztenak daude. Bertan aurkitu ditzakegun tituluen artean Mariam López Fernándezek idatzitako ‘Pensar con Celia Amorós’; Remedios Zafraren “Un cuarto propio conectado”; Elixabete Imazen “Convertirse en madre: etnografía del tiempo de gestación”, edo Nerea Arestiren, “Masculinidades en tela de juicio”. Haurrentzat ere, badaude hainbat proposamen: Gemma Lienasen, “La mitad de Juan” eta, filmen artean David Bauteren “Ella”(s) eta Diana Fabianovaren “La luna en ti” titulukoa. Azkenik, aipamena merezi du baita ere, María González de Gorosarri eta Eduardo Barinagak idatzitako “No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos” libruua. Barinaga Saturrarango espetxearen istorioa kontatzen duen ‘Izarren argia’ filmaren zuzendarietako bat da.

Horrez gain, liburutegian feminismoa, generoa eta emakumeen egoera eremu ezberdinetan lantzen dituzten materialekin erakusketa jarri da. Horien artean liburuak eta filmak daude, guztiak maileguan eska eta eraman daitezkeelarik.

Fondo berezia kontsulta-gai Emakumearen Etxean

Azkenik gogorazten dizuegu Emakumearen Etxean ere generoa eta berdintasuna oinarri duten 300 ale baino gehiagoko fondoa duzuela. Material hori fisikoki Emakumearen Etxean dagoen arren, udal liburutegiko katalogoaren zati dira eta horiek ezagutu ditzakegularik Euskadiko Irakurketa Sare Publikora sartuz gero.

Gazteleraz bilaketak egiteko:
Euskaraz bilaketak egiteko

  • Argazkian material ikusgai jarri eta eskaintzeko apala

Aipatu gida ikusteko, erabili azpiko informazio gehiago deritzan lasterbidea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.