Ermuarrek gogoan hartu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna, bere mendeurrenean

08.03.11
Berdintasuna

Ehun pertsona inguru bildu dira gaur goizean Orbe Kardinalaren plazan martxoak 8ko guztietan legez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kontzentrazioa arratsaldez egin ordez goizeko 11:30etan egin da, gaurkoan inauteriak ere ospatzen baitira. Emakumeen eskubideen aldeko borroka gogora ekartzeko eta gizarteko arlo guztietan berdineko parte hartzea aldarrikatzeko egun honek, bere mendeurrena ospatzen du aurten. Ekitaldian zehar eta bildutakoen aurrean testu elebidun bat irakurri da. Euskarazkoa Zaida Fernandezek irakurri du eta, gaztelerazkoa berriz, Maria Rosario Arrizabalagak.

Martxoaren 8ari buruzko hainbat datu

1975ean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) izendatu zuen martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Egun. Zenbait herrialdetan, jaieguna izan ohi da. Bertsio ugari daude.bere jatorriaren arabera. Ikerketen arabera, ospakizunaren aurrekariak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran kokatzen dira. Sufragistek Emakumearen Eguna ospatzen zuten -Women´s Day- . Bestalde, 1910ean, Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia antolatu zuten Kopenhagen. Bertan, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ezarri zuten, emakumeen eskubideen aldeko borroka eguna, Clara Zetkin alemaniarrak hala proposatuta.

Lehenbiziko aldiz, 1911ko martxoan ospatu zen, horregatik 2011a honetan bere mendeurrena ospatzen dugu.

Ekitaldia aurkezteko eskutitza, lasterbidez eskaintzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko