‘Kisska’k jaso du EMOEk antolatu duen aurtengo Inauterietako dekorazio lehiaketa

09.03.11
Gizartea

‘Kisska’ pubak herriko ostalarientzat EMOEk deitu duen Inauterietako dekorazio lehiaketa irabazi du, taberna Batmanen kobazuloa prestatu izanagatik. Epaimahaiak ahobatez hartu du bere erabakia “tabernako hormak eta sabaiak osorik apaindu, sagu-zaharrak zintzilikatu eta giroa goitik behera aldatu eta transformatzeagatik”. Horregatik guztiarengatik, lehiaketako lehen saria eskuratu du eta aurtengo ekainean gauzatuko diren Gastronomia Jardunaldien barne, sukaldari ospetsu batek prestatuko duen dastatze-afarira joateko lau sarrera jasoko dituzte.

Tabernaren aldaketa eta dekorazio lanen berri izateko, ikus Youtube kanalera igo duten bideoa. Guk horri lotura egin diogu.

Ostalariek landutako gaien artean proposamen oso ezberdinak ikusi ahal izango ditugu: Mario eta Luigiren unibertsoa, hippiak; piraten itsasontziak; ikastetxeak, zeru eta infernua, erletxea, Akropolisa, eta abar…

Epaimahaia osatu dute EMOEko kideak, Toki Garapen alorreko lankide Jesus Portugalek eta Arte Ederretan lizentziatutako Lorea Perosanzek. Epaimahaiak, besteak beste, ondoko aspektuak baloratu ditu: sormena, konposizioa, eta eszena. Epaimahaiaren iritziz “ostalariek lokalak transformatzeko egun gutxitan egiten duten lana ikaragarria da, detaileak, imajinazioa, eta gainerako guztia oso kontutan hartuz. Hori horrela, eta guztia kontutan izanda lehiaketan parte hartu dutenei Diploma bana eman zaie, helburu bikoitzarekin, batetik zoriontzea eta bestetik, herriko Inauteria animatzeko egiten duten ahalegina eskertzea.

  • Argazkian Kisska taberna Inauterietarako dekoraturik, Batmanen kobazuloa balitz eta eskuman tabernakoak ipuin horren perstsonaiez mozorroturik

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera