Kirol igandeak, dibertsio igandeak

10.03.11
Kirolak

Igande goizetan umeentzako kirol programa berria egongo da

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) kirol eta aisi uztartuko dituen programa ludiko berria eskainiko die 5 urtetik 10era bitarteko umeentzat, igande goizean. Programari hasiera emango zaio hurrengo igandean –martxoaren 13an- eta apirila eta maiatzeko asteetan zehar garatuko da.Jarduerak goizeko hamarretatik eguerdiko ordu 1era bitartean gauzatuko dira eta kirola eta dibertsioa uztartuko dute. Erakundearen ustez programa ludiko honek igande goizetan bizitza familiar eta pertsonala uztartzen lagunduko du, herriko kiroldegian bertan. Esan bezala, proposamenak kirola, aisia eta jolasak uztartu nahi ditu, gazteen artean kirola eta jarduerarekiko zaletasuna hedatzeko xedez.

UKEk 40 toki eskaintzen ditu. Jarduera hilabetekoa izango da (hilabete bakoitzeko 3 igandetan) eta lehenengorako izena ematen dutenek, bertan jarraitu eta partaidetza luzatu ahal izango dute. Ikastaroan izena emateagatik abonatuek hileko 14,60 euro ordaindu beharko dute eta, abonatu ez direnek, berriz 21,25 euro, hurrenez hurren. Izen-emate epea zabalik dago eta interesdunek kiroldegiko kontrol puntuan bertan inskribatu daitezke.

Bost bloketan antolatu dira jarduerak, bloke bakoitzean zenbait kirol ezberdin barneratuz. Proposamenaren eskema ondokoa da:

  • Igerilekuko kirolak: uretako gymkhana, jolas zoroak, kirol txapelketak...
  • Aretoko kirolak: estrategiako kirolak, musika-jolasak, nahasteak, taldeko kirolak, giza futbolina, base-ball...
  • Munduko kirolak: Asia, Afrika, Ozeania, Amerika eta Europako kirolak.
  • Kirol originalak: goalball, futbol alternatiboa, boccia...
  • Eta askoz gehiago!: slackline, petanka, boloak, badmintona, cricketa...

Argibide eta informazio gehiagorako jo kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzura edo deitu 943 17 90 90 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira