Maria Galiana eta Berta Ojearen ‘Fugadas’ Antzokian ikusgai
‘Pentación Espectáculos’ produktoraren eskutik, ‘Fugadas’ antzezlana ikusi ahali zango dugu bihar gauean, goitik behera berritutako Ermua Antzokian. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta aretoa lepo egongo da, 510 jarlekuak beteta egongo baitira, beste behin. Ez dago sarrerarik, aldez aurreko salmentan jarri eta guztiak saldu baitira. Antzokiak berriz ateak ireki dituenetik datorkigun lehen muntai garrantzitsua izango da, nahiz eta beste hainbat programatuta dauden datozen aste eta hilabeteetarako.
Obra Pierre Palmade eta Christophe Duthuronena da. Zuzendaria Tamzin Townsend da. Obrako antzezle ezagunak Maria Galiana eta Berta Ojea dira.
Batzuen ustez, Fugadas “Thelma eta Louise”en antzerkirako bertsioa izan zitekeen, baina oker dabiltza, izan ere ez Susan Sarandon ezta Geena Davisek ere ez dute antzezlan honetan bezalako pertsonai hain maitekorrak antzezten. Maria Galianak geriatrikotik ihes egiten duen adineko emakume bat da eta Berta Ojea bere bizitzaz nazkaturik dagoen etxekoandrea. “Fugadas” adiskidetasunaren inguruko antzezlana da, baina baita errutinari buelta emateko behar den adorearen ingurukoa ere.
Argumentuak jasan ezin duten bizimoduaz ihes egin nahi duten emakume biren istorioa kontatzen du, tonu naif batean.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du