Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu Ermurako tren sarbideen hobekuntzan eta geltoki berriaren eraikuntzan

11.03.11
Erakundea

Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu Ermurako tren sarbideen hobekuntzan eta udalerri horretan geltoki berria eraikitzen, Iñaki Arriolak, Garraio Sailburuak, Ermuko Lobiano Jauregian gaur goizean eginiko ekitaldian azaldu duenez. Berarekin batera Ermuko alkate Carlos Totorika izan da.

Goialdean geltoki berria eraikitzean, bide-zubiaren luzapen gisa, une honetan eskaileraz eta igogailuz loturik dauden Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plaza banatzen dituen trenbide lubeta kendu ahal izango da. Etorkizunean, aisiarako bi toki horien arteko lotura jende guztiak erabili ahal izango du, behealdeko igarobide irisgarriari esker.

Proiektua idazteko lanak oso aurreratuak daude. Lanak 28 hilabetez luzatuko dira eta datorren 2012an hastea aurreikusita dago

Proiektuaren idazketa fasea oso aurreratuta dago eta lanak exekutatzea 28 hilabeteko epean aurreikusta dago. Proiektuaren barne, maniobrak egiteko gune bat eraikitzea ere aurreikusi da, geltokitik oso gertu dagoen lekuan. Horrela, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiaren maiztasuna hobetu ahal izango da.

Aurretik, Arriolak eta Totorikak Ermuko Udalak Lobiano Kultur Gunearen erakusketa gelan jarritako erakusketa bisitatu eta inauguratu dute. Erakusketa horretan, Garraio Sailak Ermua-Eibar-Elgoibar trenbide igarobidean burutu dituen zenbait jarduketa biltzen dira.

Arriola sailburuak eta Totorika alkateak proiektua aurkeztu eta materialen erakusketa inauguratu dute

Ermuko jarduketa, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak diseinatu duen jarduketa paketearen barruan dago. Pakete horren helburua, egunero linearen erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea da, egunean 3.000 bidaiari baino gehiago dituen tranbian dabiltzanentzat, batez ere.

Horrela, une honetan zenbait lan burutzen ari dira, Txarakua-Azitain zatia bikoizteko lanak, Karakateko Gurutzaketa, Txarakuako trenbide pasagunea kentzea edo Eibarko geltokia (estaziñoa) zaharberritzeko lanak, besteak beste. Horrez gain, duela denbora gutxi, San Lorentzo-Unibertsitatea bikoizketa eta Eibarren dagoen Ardantzako geltoki berria inauguratu dira. Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzaren garapenerako estrategikoak diren proiektu horiek amaitu ondoren, 15 minutuz behingo maiztasunak eskaini ahal izango dira ibilbide osoan.

Ermurako proiektuaren deskribapena

Ermuko zatirako egokitu den trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metro ditu guztira. Hasiera Eitzaga inguruan dago, eta ia oso-osorik tunel barruko trazatu saihesbidean doa (1-025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan N-634 errepidea gurutzatuko du, 40 metroko bide-zubiaren bidez, inguruan egongo den geltoki berrira heldu aurretik. Horren ondoren berriro ere egungo trenbidearekin egingo du bat, Izelaieta kaleko behealdeko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, lur azpian egongo den saihesbidean dagoen Oletxeko trenbide pasagunea kendu ahal izango da.

Ermuko geltoki berria, egungo geltokiaren ondoan egongo den azpialdeko igarobidearen ondoan egongo da, eta Valdespinako parkearen eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plazaren arteko zeharkako lotura ezarriko du. Geltokiaren ataria trenbidearen plataformaren azpian egongo da, sarbidea kaleko kotatik egingo da, behealdeko mailan, eta horrek bat egingo du zabalera aldakorra eta 80 metroko luzera izango duen erdiko nasarekin. Bertara eskailera finkoaren eta igogailuaren bitartez heldu ahal izango da.

Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzaren garapenerako estrategikoak diren proiektu horiek amaituta trenek 15 minutuan behin ibili ahal izango dira

Orografiak eta hiriguneetako eraikinek zirkulazioaren abiadura mugatzen dute trenbide bakarreko egungo trazatuan –hori oso garrantzitsua da bidaiarien garraioan–, trenbide pasaguneetan ikusten den eremua mugatu egiten dute eta, gainera, ibilbidea deseroso egiten ere.

Halaber, gaur egun Ermuan dagoen geltokiak ez du bazterbiderik ezta bidaiarien eta merkantzien ibilbide luzeko trafikoak batera ustiatzeko aukera ematen duen instalaziorik ere. Hori dela eta, jarduketa honetan, maniobratarako gune bat prestatuko da tunel barruan, Ermuko geltokitik gertuen dagoen aldean.

Proiektuko materialaren ikusgai izango da martxoaren 27ra bitartean, Lobiano Kultur Gunean

Proiektuaren materiala bi astetan ikusgai izango da Lobiano Kultur Guneko 1ngo (barneko) erakusketa gelan, martxoaren 27a artean, herritarren ikusi eta ezagutu dezaten.

Erakusketa astelehenetik ostiralera bitartean arratsaldeko ordutegian bisitatu ahal izango da, hain zuzen ere, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Aldiz, larunbat, igande eta jai egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara eta, arratsaldez 6etatik 8etara bitartean. Sarrera librea da eta doan.

Planoak

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da