Segurtasun gehiago, komunikazio eta transmisio hobeaz

11.03.11
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko udaltzainek transmisio eta komunikaziorako baliabide seguruago eta eraginkorragoak dituzte beren lanerako, TETRA izeneko Irrati Mugikorraren Sare Digitalaren azpiegituran sartu baita. Hori horrela izateko gure Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak hitzarmena sinatu dute. Polizien artean koordinatu eta kolaboraziorako lankidetza hitzarmen horren xedea, ahalegin eta sinergiak batzea eta segurtasun publikoaren alorrean ditugun baliabideei etekin handiagoa ateratzea da.

Ermuko Udaltzain agenteak TETRA izeneko sarera sartzeak beste hainbat helburu ere baditu; Ertzaintzarekin eta sarean lanean ari diren gainerako talde, agentzia eta zerbitzuekin –larrialdietakoekin esaterako- koordinazio hobea izatea, bikoizketak ekiditen direlako, polizia ezberdinen baliabide operatiboak optimizatzeaz gain.

TETRA izeneko Irrati Mugikorraren Sare Digitalaren azpiegitura, seguruago eta eraginkorrago

Horrez gain, sare horretan egoteari esker Ertzaintzaren eta Ermuko Udaltzainen arteko komunikazioa erraztu eta areagotzeaz gain, udaltzainek duten zereginenak betetzeko egin behar dituzten komunikazio eta barne transmisioen kalitateak gora egingo du. Walkie Talkie berriak eta TETRA sarea erabiltzeak gure herriaren orografia berezi eta menditsuarengatik sortarazten zituen kobertura onik gabeko gune eta espazioak gainditzea ahalbidetuko du. Terminal berriek soinu garbia, segurua -kodetuta baitago- eta zaratarik gabea dute, aurreko belaunaldikoak baino askoz hobeak baitira.

Erakunde bien artean sinatutako hitzarmenari esker, herriko Udaltzainek sartu ahal izango dute Barne Sailaren base-datu eta fitxategietara, kontsultak egiteko eta elkarri informazioa emateko. Hitzarmenaren arabera, gure herriko udaltzain agenteek zirkulazio eta bide segurtasun arauen arabera jartzen dituzten salaketak eta isunen kudeaketak ere hobetu egingo da. Agenteek ibilgailuen eta horien jabe titularren datu-baseak –Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarenak- kontsultatu ahal izango dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko