Irene Onekak eta Arantza Morenok Islandian jokatuko dute, Espainiako jubenil neskekin
Ermuko Errotabarri eskubaloi taldeko bi jokalari Espainiako jubenil neskekin jokatu eta Europako 2011 Txapelketarako sailkapen fasean parte hartuko dute. Mailako teknikariek ezagutzera eman berri dute Europara eramango dituzten 16 jokalarien izenak, Madrilgo Pinto herrian azken kontzentrazioa egin ondoren. Selekziora joateko deia jaso duten jokalariak, Irene Oneka eta Arantza Moreno dira, biak 1995ean jaiotakoak eta 16 urte dituztenak. Bikoteak bere jatorrizko klubean zentral moduan jokatzen ohi dute, normalean.
Europako txapelketarako sailkapen fasea Reykiavik-en (Islandian) jokatuko, martxoaren 25etik 27ra
Ermuarrak ez dira bakarrik sentituko txapelketa horretan, beste bi jokalari bizkaitar ere deitu baitituzte: Nerea Elizegi (Atl. Basaurikoa) eta Ainhoa Hernández (Zuazo taldekoa), hain zuzen ere. Europako txapelketarako sailkapen fasea Islandiako hiriburuan, Reykjavik-en jokatuko da martxoaren 25etik 27ra bitartean.
Sagrario Santana entrenatzaile nazionalak deialdirako bi aldaketa egin ditu azkenekoarekiko alderatuz. Nobedadeak Ainhoa Hernández eta Irene Oneka dira, Joana Rieres eta Irene Martínezek ezingo baitira joan kasu honetan. Lehenengoak kale egingo du teknikariak hala erabakita eta bigarrenak, min hartu ondoren, ermuarrari leku egin dio.
Arantza Pinton eginiko azken kontzentrazioan egon zen eta Irene jokalari bat lesionatu izanagatik deitu dute
Deialdia ondokoek osatzen dute: Leire Ramos eta Lorena Ramírez atezainek, Anna Sancho, Irene Oneca, María Cuaresma eta Noelia López zentralek, Teresa Francés hegal eskuman; Arantza Moreno, Marta Méndez eta Nerea Elizegi hegal ezkerrean hegalekoak, Sara García; Amaia González eta Jennifer Mª Gutiérrez, estremoek, eta azkenik, Ainhoa Hernández, Judith Sans eta Patricia Martínez pibotak.
Selekzionatutako taldea Pinto (Madril) herrira bilduko da martxoaren 20tik 24ra bitartean. Bertan azken bi partida jokatuko dute talde madrildar biren kontra Reykjavik herrira joateko bidaiari ekin aurretik. Martxoaren 25etik 27ra bitartean jokatuko den sailkapen fasean Espainiak Islandia, Kroazia eta Suitzaren aurka neurtu beharko da, jokoan dauden bi lekuetarako txartela lortzeko.
Zorionak jokalariei eta kiroldean hezi dituen ''Errotabarri'' eskubaloi taldeari
Euskadi da jokalari gehien bidaliko dituen Autonomi Erkidegoa (4). Katalunia eta Gaztela Leonek hiru jokalari bidaliko dituzte; bina Valentziak eta Asturiasek eta bana Andaluziak eta Nafarroak, hurrenez hurren.
Doakie hemendik jokalariei nahiz beren taldeei gure zorionik beroenak. Selekzioak deitu izanak saria izateaz gain –atzerrira joan eta nazioartean aritzeko parada ematen baitu- egindako lan bikainaren eta ahaleginaren fruitu ere baita. Zorionak!
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke