‘Sesamo, ireki zaitez’ euskarazko Txotxongilo ikuskizuna

11.03.11
Kultura eta Gazteria

‘Caleidoscopio Teatro’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Sesamo, ireki zaitez’ titulua duen txotxongiloen muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta antzerki programazioaren barne dago. Sarrerak 4 euro balio du eta ordu erdi lehenago erosi ahal izango dira takilan. Antzezlan hau 45 minutu irauten du eta aproposa da 3 urtetik 8 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Ikuskizunean, objektu magiko eta ezustekoa bihurtzen da liburua... Nork daki zer gerta litekeen azalak zabalduz gero?… hizkiek bizia hartuko dute, edo loreontzi batean haziko dira… Maria Babel eta Beltza katua hizkiekin arituko dira jolasean. Istorioak, batzuetan, ez dira diruditena, eta alda daitezke…

Abentura izugarri batean murgildurik dagoen mutikoa ohartzen da liburua –“Opari gogaikarri bat”– altxor zoragarria bihurtzen dela, sorpresa kutxa bat dela. Esku handi batek laztandu eta irudiztatu egiten du, eta hitz magikoen bitartez zabaltzeko gonbita egiten digu: Sesamo ireki zaitez!

Ikuskizunean hainbat teknika erabiltzen dira: mozorroak, objektuak, txotxongiloak eta panpinak, puzgarriak, hiru dimentsioko eszenografia, argia eta kamera beltza.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu