Emakume eta gizonen berdintasuna: webgune korporatiboaren gune berria
Berdintasun sailak espazio edo gune propioa izanen du gaurtik aurrera udalaren webgune honetan. Bertara iristeko orrialde nagusiaren beheko aldean jarri dugun lasterbidea erabili daiteke edo helbide-barran www.ermua.es/berdintasuna idatzi. Webgune berri hori prestatu eta gauzatzeko Emakumearen Etxeko lankideak eta web eta komunikaziokoak lankidetzan jardun dugu. Gune berrian emakume eta gizonen arteko berdintasuna ardatz duten material ugari eta interesgarria dago. Microsite hori egiteko euskara sailak edo liburutegiak erabilitako ereduaz baliatu gara; horretan oinarrituz erabilerraztasuna, datu-pertsonalak babestu eta bermatzeko, idatzitakoan genero zaindu eta, azkenik, Emakumearen Etxean aretoan erreserbatzeko eskariak ahalbidetzeko udal webgunearen egoitza elektronikoarekin bate ginez.
Edukien artean albisteak, jazoerak, udal egitarauak, zerbitzuak, kanpainak, agiriak, eta, besteak beste, gure herrian berdintasunean aurrera egiteko hasierako urteetatik orain artean egindako bidean aipatzekoak diren mugarriak. Espazioa erreferentzi gunea izan nahi du, emakume eta gizonen arteko berdintasunean sakondu nahi dugun guztiontzat.
Emakumearen Etxeak berdintasunerako udalerrian dugun baliabide eta espazioa den heinean, eduki zabala du webgunean. Bere mikrositera eramango gaituen ikonoa, udal azpiegitura horren irudia da. Gaurtik aurrera, ekipamendu horren gelak bilera edo bestelako jarduerak egiteko erreserbatzeko aukera ere izango dugu webgunearen bidez. Gelak erabiltzeko baldintza bakarra emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten jarduerak antolatzea izango da, sustatzailea gizon nahiz emakumea izatea berdin dioelarik.
Udalak berdintasunarekiko duen konpromisoa agerian geratzen da “Berdintasunaren alde aurpegia emanez” atalean, bertan orain artean egindako kanpainekin bate egin duten 400 herritarren argazkiak jarri baititugu.
Bestalde, webgunean sailak kaleratzen duen NAHITA aldizkariaren ale guztiak daude ikusgai, eta Jabekuntza Eskolako jarduerak eta “ermuaiguales” izeneko bloga baita ere.
Espazio berriak Udalean alor honetan egiten dena hurbildu nahi die herritarrei, komunikazioa hobetu eta osatuz eta parte hartzea sustatuz, berdintasunak Ermuko gizartean eragin duen aldaketa areagotzeko.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan