Arrazismo eta xenofobiaren kontrako astea

14.03.11
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Urtero, martxoaren 21ean, Arraza Bazterkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horren harira, Ermuan gaurtik eta martxoaren 27ra bitartean, Arrazismo eta Xenofobiaren kontrako astea ospatuko dugu. Ospakizuna dela-eta, Ermuan jarduera egitarau zabala prestatu da. Programa horren xedea arrazismo eta arrazaregatiko bazterkeriaren inguruan hausnarketa egiteko guneak sortzea da.

Herriko ikastetxeetan zabaldu diren kulturen arteko elkarbizitzaren sentiberatasunerako programez gain, aurtengo edizioan eskolaren eremua gainditu eta horiek kalera zabaldu nahi dira, giza-eskubide eta oinarrizko askatasunen ukapena dakartzaten aurreiritzi eta okerreko sinismenak prebenitzeko moduetan jarduteko konpromisoa indartuz. Horretarako, SOS Racismo elkartearen laguntza izango da.



Programan aurreikusitako jarduerak

  • Jarduerei hasiera emango zaie gaur. Lobiano Kultur Gunean jarritako "Emakumea etorkina bizilaguna” tituluko erakusketa irekiko da, gaur arratsaldeko 7etan. Erakusketan nazionalitate ezberdinetako 17 emakume immigranteen bizipenak jasotzen ditu. Erakusketa irekitzearekin batera hitzaldi mintzaldi bat egingo da, SOS Racismo elkarteko kide baten gidaritzapean. Hitzaldian “arrazismoa eraikitzeko moduei buruzko irakurketa kritikoa” egingo da. Horretan jarrera arrazista eta aurreiritziak transmititu, mantendu eta erreproduzitzeko estrategia eta mekanismoak aztertuko dira.
  • Martxoak 16an, asteazkena. ‘Baketik’ izeneko bake zentroak lehen hezkuntzako ikasleentzat prestatu den antzerki-forumeko saio bat dinamizatuko du. Saioa Lobianon egingo da arratsaldeko 3etatik aurrera eta bere titulua ‘Ikastetxean eskola-jazarpena eta jarrera biolentoak Prebenitzea’. Saioaren helburua gazteei baliabideak ematea da, istiluak prebenitu eta elkarbizitza konstruktiboei mesede egiteko. Jarduera hau udal liburutegiarekin elkarlanean egin da.

Datorren astean beste bi jarduera izango dira

  • Martxoak 23, asteazkena. Hitzaldia: “Indarkeria, bullyinga eta xenofobia ezagutzaren aroan eta horien eragina Hezkuntza Erkidegoko eragileengan”. Gaiaz mintzatuko dira Zuzendaritza Garatzeko eta Hezkuntza Berritzeko Institutuaren Zuzendari Nagusi, Araceli Onatek. Aipatu institutua eskola-jazarpen eta indarkeria aztertzen aitzindaria izan da. Horrekin batera, Berritzegune Nagusiko kolaboratzaile eta kultura arteko aholkulari den José Manuel Palacios egongo da. Egun ditugun ikerketetan oinarriturik hizlariek egoera aztertuko eta eskola-jazarpena eta biolentzia prebenitzeko gakoak emango dituzte, ikasgelan jarrerak ebaluatu eta diagnostikatuz. Hitzaldia eskualdeko ikastetxeentzat pentsatuta dago, Ermutik Durangora artekoentzat. Hitzaldia antolatzeko elkarlanean jardun dute Durangaldeko Berritzegunea eta Durangoko udala. Izan ere, udalerri horretako Hizkuntza Eskola Ofizialean egingo da.
  • Martxoak 25, ostirala. Zine zikloa egingo da Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etatik aurrera. "Koloretan Bizi Zinemaldia". Emanaldian aniztasuna eta kulturen arteko harremanen gaia aztertuko da, lau filmen proiekzioa erabilita. Luzemetraiak ondorengoak dira: "Proverbio chino", "Lección de historia", "Hiyab" eta "Amigo no Gima". Saioa SOS Racismo elkarteko kideek dinamizatuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.05.24
Ermua kulturen arteko erakusleiho izango da aste honetan

Zazpigarren edizioa izango da, datorren asteko sei egunetan jarduerak ekarriko dizkiguna
Imagen
22.03.24
Palestinako herriaren genozidioaren aurkako manifestazioa

Gaur arratsaldeko 18:30etan C. Orbe plazatik irtengo da
Imagen
18.03.24
Zaporeak elkartearen VI. erronkak , Debabarrenaren elkartasun maila neurtuko

Gaurtik ostiralera bitartean elikagaiak entregatu ahal izango ditugu. Tupper solidarioa eta zozketa larunbatean egingo, hilak 23, Eibarren. Aurten ermuarrok arroz luzea ipini behar dugu