Gemma Zabaletak eta Carlos Totorikak Ermuko Enplegu Zentro berria inauguratu dute
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak Ermuko Enplegu Zentro berria inauguratu du gaur eguerdian, herriko alkate Carlos Totorikarekin batera. Toki Garapen Alorrak eskaintzen duen zerbitzu berria Torreta Etxeko egoitzan dago kokatuta, udalerrian ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzuak bideratzen diren lekuan bertan. Totorika pozik agertu da eta “zentro berria irekitzeaz harro agertu da, herritarrek lana bilatzeko edo dutena hobetzeko prozesu aktiboan lagungarri izango zaielako”.
Zabaleta sailburuak eskerrak eman ditu egin zaion harreragatik. Esan duenez, “atsegingarria da Ermua bezalako herrira etortzea, enpleguarekiko konpromiso irmoa mantentzen duelako betidanik”. Konpromiso hori azpimarratu nahi izan du “udalerria bere langabetuekin konprometitzea ez delako ohikoa eta, are gutxiago, datu eta tasak orain bezala onak ez direnean krisialdiaren eraginez".
Agintariek zerbitzu berriaren atean zinta moztu dute eta gorostia landatu dute. Sailburu eta alkateak bildutakoei hitz egin diete, beraiekin batera sailburuorde Jarvier Ruiz eta Lanbideko zuzendari Javier Ramos izan direlarik. Ondoren, Izarra zentroa eta amaitzear dagoen Ezagutzaren eraikuntza berria ikustera joan dira Ermua eta Mallabia lortzen dituen bide ondora. Obra kanpotik ikusi eta gero, hainbat gaiez hitz egiten jarraitzeko lanera bildu dira, Izarran bertan.
Enplegu Zentro berriaren ezaugarri eta xehetasunak
Bizkai Etorbidean dagoen Torreta Etxea alorreko egoitzaren beheko solairuan dago kokatuta. Zerbitzuak 90 metro karratu hartzen ditu. Herritar eta erabiltzaileek zonalde garden bat topatuko dute, bertan lau jarleku daude, bakoitzak ordenagailu bana eta inprimagailu duelarik. Ondoan lan egiteko mahaia dago, liburutegi txikitxoa, informaziorako panelak, lan eskaintza eta eskarientzako iragarki-ohola, kontsultarako material eta argitalpenak. Harreran mostradorea du, eta horren atzean lana bilatzeko prozesuan lagundu eta orientatzeko teknikariak erabiliko duen bulegoa. Eta azkeni, taldean lan, jarduerak edo bilerak egiteko gela. Horretan ere, ordenagailua eta proiektorea daudelarik.
Baliabide berri hau garatzeko ideia orientabide zerbitzuetako profesional eta erabiltzaileek antzeman eta agerian jarritako beharrei erantzutera dator. Hori horrela, erreferentziazko profesionalen eta langabezian dauden erabiltzaileen artean elkar jarduteko espazioak sortu nahi izan direlarik, azken horiek enplegua aktiboki bilatzeko prozesuetan dabiltzanean.
Zentroaren helburuak ondorengoak dira:
- Langabetuei laguntzea gizarteratzeko nahiz lan-mundura bueltatzeko prozesu osoan zehar, batez ere txertatzeko ibilbidea martxan jartzen den fasean. Hori bai, banakotasuna errespetatuz eta arreta berezia jarriz enplegua bilatu eta lan-mundura sartzeko zailtasun bereziak dituztenei.
- Laguntza hori egiteko egiturak garatzea, abagune, egoera edo eskari pertsonal eta sozialei erantzunez.
- Herritarren esku erraztasun guztiak jartzea, Enplegua Bilatzeko egungo teknika aktiboetara sarbidea izan eta horiek erabil ditzaten, Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritzen direnak (TIC deritzatenak) barne izanik. Zentroa oro har langabezian daudenentzat pentsatuta dago, eta bereziki, enplegua lortu eta hori mantentzeko zailtasunak dituztenentzat (Gizartetik at geratzeko arriskua eduki eta/edo laguntza ekonomikoak jasotzen dituztenek).
Enplegu Zentroa baliabide integratzailea izan nahi du, enplegu bila eta horretan laguntzeko erreferentzia diren profesionalek bat egin eta elkartzeko leku interekatiboa izan nahi duelarik. Enpleguaren bila edo hori hobetzeko prozesu aktiboetan dabiltzanen beharrak ase nahi ditu eta, horretarako horiek esku jarriko ditu laur ordenagailu, inprimagailua, liburutegia, enplegu eskaintzak, enplegu eta trebakuntza lantzen dituzten argitalpenak, eta taldean jarduteko ordenagailua eta proiektorea dituen bilera gela. Horrez gain, zerbitzua dinamizatuko duen teknikari profesionala egongo da, enplegu bila dabiltzanei lagundu eta aholkatzeko zeregin horretan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena