Hogei ekitaldi Korrika kulturalean barruan!
Apirilaren 7tik 17ra Korrika 17 izango dugu. Hamaika egunez, Trebiñutik Donostiara, gau eta egun, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin. Ermutik lekukoa 13tik 14rako gauean pasako da gaueko ordu batean eta giroa berotzearren Ermuko Kaltxango AEK eta Korrika Kulturaleko batzordeak korrika kulturalaren barruan izango diren ekitaldiak argitara eman dituzte, era askotarako eta gustu guztirako ekitaldiak, udala eta herriko elkartearen laguntzaz osatutakoak.
Egitarauan dagoena ikusteko, begira eta ireki jarraian jarri ditugun argazkiak edo lasterbidea erabiliz pdf formatuan eskaintzen dizuegun programa.
Zer da Korrika?
Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira. 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik