Innpulso sarearen Kontseilu Errektoreko kide da Ermuko Udala

23.03.11
Erakundea

Ermuko Udala Innpulso sarearen Kontseilu Errektoreko kide da. Organoa atzo eratu zen Bartzelonan eta hiriko alkate Jordi Hereu izango da lehen presidentea, hasierako urte betean. Kontseilu Errektoreak elkartean bildutako 30 hiriak ordeztuko ditu, eta bere eginkizunen artean Osoko bilkurak deitzea, eztabaidak zuzentzea eta erabakitakoa betetzea daude. Horrela erabaki zuten bart arratsaldez Innpulso sarea osatzen duten hogeita hamar hirietako ordezkariek aho batez. Innpulso sarearen erronka nagusiak udalerrien arteko harremana indartzea, ideiak trukatu eta konpartitzea eta proiektuak gauzatzea izango dira.

Lehenengo Osoko bilkura horretan Kontseilu Errektorearen kide izango diren lehenengo 6 udalak aukeratu dira, izendapen jaso zutenean egin bezala beren biztanleriaren arabera. Hortaz, lehenengo urtean kide izango dira Donostia eta Valentzia -100.000 biztanletik gorakoen artean-, Caceres eta Rivas Vaciamadrid -20.001etik 100.000ra bitartekoen artean-, eta azkenik, Ermua eta Benilloba, 20.000 biztanletik beherakoen taldean.

Ermua Innpulso sareko Errektore Kontseiluan urtebete izango da. Presidentzia eta batzordekideak txandakatu egingo baitira kideen artean

Errektore Kontseiluaren kide izango dira baita ere Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren idazkari nagusia, Juan Tomás Hernani, Lurralde Politikarako eta Administrazio Publikoko Ministerioaren Toki-kooperazioko zuzendari nagusia, María de los Llanos, eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (FEMPeko) beste bokal bat.

Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren idazkari nagusi, Juan Tomás Hernanik berrikuntzaren garapenean udalek duten garrantzia azpimarratu du eta sarea osatzen duten hiriak animatu ditu “ekonomi berritzaile, jasangarri eta kalitatezko enpleguak sortzeko gauza den baten alde lan egitera”.

Sareak udalerrien arteko harremana indartzea, ideiak trukatu eta konpartitzea eta proiektu berritzaileak gauzatzeko helburua du

Jarduerak gauzatzeko lan-talde bereziak eratuko dituzte. Taldeon helburuen artea erosketa publiko berritzaileari bultzada ematea, kultura zientifikoaren sustatzea, berrikuntza eta enplegua bultzatzea, eta sarean gauzatutako jarduerak iragarri eta zabaltzea daude.

Innpulso sarea hiru urtez lanean izango da, izendapena indarrean izango den denbora bera, azken hori berriztu ahal izango delarik edo ez, egin den edo egin ez denaren arabera.

Innpulso sarearen kide izateak hainbat onura eta laguntza ekarriko dizkie udalerriei I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan. Esaterako, instalazio zientifiko eta teknologikoak kokatzeko lehentasuna edukitzea, Estatuarenak izan edo horretan parte hartzen duenetan. Baita ere, Ikerketa eta Erakunde Publikoen kongresu eta mintegiak ospatzeko egoitza izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da