Beteranoen Europako Txapelketan emaitza onak lortu dituzte herriko kirolariek

24.03.11
Kirolak

Oscar Cuevas Pérez (Ermua) eta Oleg Urmakaev (Eibar) kirolariek sari eta emaitza onak lortu dituzte azken asteburuan jokatutako beteranoen Europako Txapelketan. Oscar Cuevasek zilarrezko domina eta txapelketako bigarren postua ekarri ditu, xabalina-jaurtiketan eta 35 urtetik gorakoen kategorian.

Bestalde, Ermuan eta gure taldearekin entrenatzen duen Oleg Urmakaevek altuera-jauzian brontzezkoa lortu du, 1,81 metroko saltoa egin eta gero sailkapenean hirugarren tokia bereganatuz. Olegek 40 urtetik gorakoen kategorian parte hartzen zuen. Zorionak biei!

Oscarrek estreinakoz parte hartu du txapelketa honetan, errendimendu eta maila oso ona erakutsiz. Xabalina 58,30 metrora jaurti zuen, bigarren postua bereganatuz. Haren aurretik, soilik Marc Van Mensel belgikarra geratu zen 61,31 metroko marka eginez. Hau da, Oscarrek baino hiru metro gehiago.

Ermuan entrenatzen duten kirolari taldeak beste kide edo ordezkari bat ere izan du lehian. Eibarren bizi den Oleg Urmakaev, larunbatean altuera-jauzian jardín zuena, brontzezko domina poltsikoratuz. Javier Villalobos ere joatekoa zen, baina azkenean amore eman behar izan du, belaunean mina zuelako. Argibide gehiago, Ermuko atletismo taldeak duen www.atletismoermua.com webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan