Merkataritza, Toki-garapeneko jardunaldien irekiera ekitaldiko mamia

25.03.11
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko VII. Jardunaldiak astelehenean hasiko dira. Eguneko gai nagusi eta mamia merkataritza izango da. Inaugurazio eguneko jardunaldiari jarri zaion titulua honakoa da‘Merkataritzak hiria egiten du’. Ekitaldiari hasiera emango zaion alkatearen hitzekin. Totorikak edizio eta horren helburua aurkeztuko ditu, programako jardunaldi eta gure artean izango ditugun hizlariak adieraziko dituelarik. Irekiera goizeko bederatzi eta erdietan eginen da.

Ordu laurden beranduago, lehenengo hitzaldiari paso emango zaio. Astelehenean merkataritza gaietan adituean diren pertsona bi izango ditugu gurekin. Lehena Ainhoa García Madinabeitia izango da. Honek ‘Punto de Vista’ zuzendaritzari buruz hitz egingo digu. Horrez gain, hizpide izango du Merkataritza, hiriaren gako eta ezaugarrietako bat. Ordu bete izango du.

Jarraian, eta hamaikak laurden gutxiagotatik aurrera, Noelia Oliverren txanda izango da. Merkataritzako aditu hau, ‘Wikideas’ enpresako langilea da. Oliverrek “negozioan ia bost zentzumenak jarri eta erabiltzen ditugun edo ez planteatuko digu. Horretarako beste ordu beterekin kontatuko duelarik. Hitzaldi hauek ez dira ohiko eta gehienak izaten diren bezalakoak, mahaian jarritako hizlaria eta ikus-entzunezkorik ez da egongo. Ez dute zerikusirik izango. Oso planteamendu dinamikoa dakartzate, ikus-entzuleen konplizitate eta inplikazioaren bila arituko, elkarren artean interaktuatzeko. Aurkezpen biziak izango dira, eszenografiatik hurbilago dauden ohiko aurkezpenetatik baino.

Picocricket: objektuak automatizatzea, bai dibertigarria!

Jardunaldien programa ofizialki astelehenean irekiko bada ere, gazteek hasi dira jarduerekin. Aste honetan bertan, Picocricketeko lehen saio egin da, udal liburutegian. Parte hartzaileek oso ondo pasa dute, konturatu gabe ordutegia gainditzeraino. Nolanahi ere, lanean jarraitu zuten buru-belarri ordenagailu txikiari sentsoreak gehitzen eta musika konposatzen.

Talde bat lego jokoaren piezekin anbulantzia egin du, argi gorri eta guzti. Sirena soinuaren ordez, zaldiaren irrintzia jarri diotelarik. Neskek festa aretoa muntatu dute, kopin, argi, soinu eta guzti. Horiek dantzan jarri dituzte teklatu birtualean konposatutako soinu eta notekin, pozari dedikaturiko himnoarekin, alegia.

Datorren astean bigarren saio eginen dugu, ikasleen beste bi talderekin. Ea zer egiteko gauza diren, seguruenik harritu egingo gaituztela. Tailerrok, Toki-garapeneko Jardunaldien VII. Astean txertatzen dira. Tailer horiek ‘Inntegra’ proiektu europarraren barne gauzatuko dira, Interreg IV B Sudoe programaren finantzazioarekin, sormena suspertzeko eta hamabi urtetik hamaseira bitarteko gazteek teknologiara modu dibertigarrian hurbildu daitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du