Aukera zabala asteburuko agendan: musika, kantua, antzerkia eta zinea

25.03.11
Kultura eta Gazteria

Gaurkoan hasiera emango diogun asteburuak, jardueraz lepo datorkigu. Musika zaleok, gaur gauean ‘Wyoming y Los Insolventes’ taldearen musika entzun ahal izango dugu. Antzokian, gaueko 22:15etatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du.

"Ermuan Kantuan" izeneko ekimena bihar aterako da berriz ere. Aurrekoetan bezala, kalejira ordu eta erdiz luzatuko da, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan. Hilabete honetan ekimena Korrikari lotuko zaio.

Haurrentzako nahiz helduentzako antzerkia

Arratsaldean, Marie de Jongh antzerki taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermuan. Taldeak ‘Robot maitea!’ tituluko muntaia dakar. Ikuskizuna Antzokian izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko. Ekimena udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da eta berrogeita hamabost minutu iraungo du.

Sinopsia

Giza itxura duten bi robot, zoriontsu bizi dira. Giza jarrerak erreproduzitzen dituzte etengabe, baina nahiko modu artifizialean. Seguruenik, euren asmoa beti horrela jokatzea izango da, baina euretako bat huts egiten hasten denean, dena aldatuko da. Istorio honen bitartez ulertuko dugu ezer ez dela betiko, baina, hala ere, eguneroko bizitza bizitzeak merezi duela ere ikusiko dugu. Gizakiok mugak ditugu, eta, hala ere, muga horiek gure aukera mugatuak garatzera garamatzate.

Azkenik, igandean gaztetxoek ‘Astroboy’ tituluko filma ikusi ahal izango dute Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrera doan. Ondoren, Ermuko emakumeen Izarraitz antzerki taldeak, iluntzeko 8etan, Lobiano Kultur Gunean ‘Té a las seis de la tarde’ obra antzeztuko du. Sarrerak 5 euro balio du.

Zinea: komertziala eta haurrentzat aproposa

Zine programazioak hainbat titulu eta aukera emango digu. Arratsldeko zazpi eta erdietan , Iciar Bollaínen azken pelikula, ‘También la lluvia’ titulukoa emango da. Gaueko hamarretan, berriz, ‘La trampa del mal’ titulukoa.

Azkenik, igandean eta ordutegiaren arabera, haurrentzat arratsaldeko 5etan Disneyren azken produkzioa proiektatuko da, ‘Enredados’. Segidan, zazpi eta erdietan berriz ere La trampa del mal pasako da eta gaueko hamarretan azkenik, ‘También la lluvia’ ostera ere. Azken hori, asteleheneko iluntzean, 20:30etan emanez berriz ere.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan