Totorika: “udalerrian toki-garapeneko bultzatzaile izan nahi du udalak”

28.03.11
Ekonomi Sustapena

Ermuak Toki-garapeneko jardunaldien VII. edizio hasi du gaurkoan. Hirurogei bat pertsona bildu dira gaur goizean Lobiano Kulturgunean egindako irekiera ekitaldira. Jardunaldiak herriko alkatearen hitzekin ireki dira. Totorikak esan duenez “jardunaldion bidez udalerrian toki-garapeneko bultzatzaile izan nahi du udalak, bizitzeko hiri erakargarriagoa izan dadin, abegitsuago, non pertsonak gehiago garatu ahal izango duten, askatasun eta berdintasunaz biziz eta, horrez gain, administrazio publikoak beharrei erantzuten dion zerbitzuak eskainiko dituen”. Eguna merkataritzari dedikatu zaio, lehen saioari jarri zaion titulua “merkataritzak hiria egiten du” izan da.

Bere hitzaldiarekin aurrera eginez, alkateak honakoa gehitu du “ bizitzea egokitu zaigun errealitate global honetan, administrazioak zerbitzu gero eta eraginkorragoak eskaintzen digun edo ez, bakarrik, ez gaituela kezkatu behar, urteak baitaramatzagu lanean gure zerbitzuak arintzeko, azkartzeko, internet bidez eskaintzeko, denbora gutxian egin ahal izateko. Egun bizi dugun garaia global honetan, udalak bestelako eginkizunak ere bideratu behar ditu, arestian esan bezala, garapen ekonomikoari laguntzeko”.

Gaur hasitako jardunaldiak guztiontzat dira. Horrez gain “ materia eta gai ezberdinak biltzen dituen bestelako ekimena izan nahi dute: merkataritza, ekintzailetza, enpresa berriak sortzea eta hori nola egitea, ditugunak enpresa arinak eta malguetan bihurtzea, eta abar… Azken baten, nola egin behar dugun pertsonok sortzaileago izan gaitezen, nola gonbidatu lanaz gozatzera, eta bide batez, balio gehiago sortzera”.

Bideoaren argazki bat

Biharko eguna ikasle eta gazteei dedikatuko zaie: Picocricket-eko tailerrak eta planetariuma egongo dira

Biharko eguna ikasle eta gazteei dedikatuko zaie. Ikastetxe eta ikasleek izango dira protagonista nagusiak. Egunean zehar eta goizeko 9etatik arratsaldeko 6ak bitartean, udal liburutegiaren aurrean Kutxaespazioaren planetariuma egongo da jarrita. Jarduera 4 urtetik 9ra bitarteko gaztetxoentzat pentsatuta dago. Arratsaldean, 4etatik 7etara bitartean, berriz ere, Picocrikecteko tailerrak egingo dira liburutegian. Bi jardueretarako taldeak, ikastetxeetan bertan antolatu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat