Julian Iantziren hitzaldia ‘Euskara konskistatzen’, Berbetan jardunaldien barne

28.03.11
Euskara

Telebistako aurkezle ezaguna den Julian Iantzik hitzaldia eskainiko digu bihar, hilaren 29an, euskara erabiltzeko motibazioa helburu. “El conquistador del fin del mundo” telebista saioari esker ospetsua, beste programen artean, Iantzik euskararekin duen harremanaz hitz egingo digu, hizkuntza noiz eta nola ikasi zuen eta zer nolako garrantzia duen berarentzat abiapuntutzat hartuta. Saioa Euskal Birusak antolatu du, Berbetan Jardunaldien barruan eta Lobiano kulturgunean egingo da, 19:00etan.

Julian Estatu Batuetan jaio zen, Californian hain zuzen. Bertan bere guraso euskaldunen laguntzarekin euskara ikasten hasi zen. Zazpi urte zituela Euskal Herrira etorri zen, Lesakara, hain zuzen ere. Diktadura garaia zen eta euskara guztiz baztertua zegoenez gaztelera ikasi behar izan zuen. Hala ere, nagusitu zenean eta diktadura amaitu ostean berriro ere euskaraz mintzatzeko konpromisoa hartu zuen, hizkuntza galduta baitzuen. Denbora pasa ahala euskara maila hobetzen hasi zen eta aurkezlea izateko aukera etorri zitzaion.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko