Ahozko tradizioko ipuin palestinarrak: lotara edo kontatzera?
Udal liburutegiak Komite Internazionalistaren laguntzarekin Palestinako ipuinen kontaketa antolatu du biharko, martxoaren 29rako. Saioa helduentzat izango da eta liburutegian egingo da arratsaldeko 7etatik aurrera. Ipuin kontatzaile gisa Rosa Temiño arituko da, Bilboko Biladi elkartekoa. Temiño emakume palestinarren ahozko tradizioa ezagutzen du eta horren inguruan hainbat ipuin argitaratu ditu.
Esan bezala, saio udal liburutegian egingo da eta gomendatzen diren irakurgaien gida batekin osatzen da. Gidan Palestina eta Israelen arteko gatazkaz gehiago jakiteko irakurketak eta ikus-entzunezko materialak biltzen dira. Jarduera hau Komite Internazionalistak aste honetarako antolatu duen Palestinarekiko elkartasun asteko programaren barne txertatzen da. Egitarauan ikus-entzunezkoen emanaldiak, erakusketak eta hitzaldiak egingo dira.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat