UKEk ‘Aste Santuko Kirol Kolonietarako’ izen-ematea hasi du, 6 eta 12 urte bitartekoentzat laurogei plaza eskainiz

29.03.11
Kirolak

Ermuko UKE erakundeak hirugarren urtez jarraian antolatu ditu “Aste Santuko Kirol Koloniak” aisialdiko programa, laurogei plaza eskainiz 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Programak, kirola egitea sustatzeaz gain, opor garaian familia eta lana uztartzen lagundu nahi du. Kopurua joan den urteko berbera da eta bere erakargarritasuna gauzatzen diren joko eta jolas ugarietan datza.

Kolonia hauek urteko sasoi honetan sortarazten den eskariari bidea ematea dute xede, berau eskolako opor garaian herri mailako jarduera eskaintza aberastea ahalbidetzen duelarik. Programa euskaraz egingo da, apirilaren 26, 27, 28 eta 29an, goizez, 09:30etik 13:30etara. Amaiera ordua arratsaldeko ordu bat eta erdietan mantentzen da, familien ordutegiak uztartzea errazteko. UKEren abonatu direnak 25,95 euro ordaindu beharko dituzte 4 eguneko programagatik, eta erakundearen abonatuak ez direnek, ordea, 37,70 euro.

Izen-emateak zabalik daude eta udal kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean egin daitezke

Izen-emateak astelehenean hasi ziren eta interesa duten guztiek izena eman dezakete, M. A. Blanco udal kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean, instalakuntza zabalik dagoen ordutegian. Hau da goizeko 08:00etatik gaueko 10etara bitartean. Izen-emate epea apirilaren 19an, asteartea, itxiko da. UKEko presidenteordeak, Miguel Ledesmak, “ekimen honek arrazoi bat zein bestea dela medio Aste Santuko opor garaian Ermuan geratu behar direlako gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du” azaldu du.

“Aste Santuko Kirol Koloniak” programak kirola eta entretenimendua elkartzen ditu, ariketa fisikoa sustatzen du, eta, aldi berean, oporretan familia eta lana uztartzen laguntzen du. Ekimena 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta, eta osotasunean, M. A. Blanco Udal Kiroldegian egingo da, baina baliteke izena ematen duten haur kopuruaren arabera programa hau Betiondoko Kirol Guneko kirol esparruetara hedatzea.

Opor kirolzaleak Ermuan

Miguel Ledesmak “aurten Aste Santuko Kirol Kolonietan parte hartzen dutenek, besteak beste, igerilekuko joko, badminton, minisaskibaloi, minieskubaloi, itsuentzako futbola, aretoko hockey, txiki dantza, yoga eta beste hainbat burutu ahal izango dutela” zehaztu du.

UKEren abonatu direnak 25,95 euro ordaindu beharko dituzte 4 eguneko programagatik, eta erakundearen abonatuak ez direnek, ordea, 37,70 euro. Eskaintza 80 pertsonentzako zabalik dago. Koloniak martxan jartzeko gutxienez 30 parte hartzaile behar ditu.

  • Irudian, UKEk ekimena iragartzeko argitaratu eta banatu duen kartela

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke