Palestinako herriarekiko elkartasun astea

29.03.11
Gizartea

Ermuan Komite Internazionalista taldeak antolatu duen Palestinako herriarekiko elkartasun astea ospatzen ari gara. Hori horrela, jardueraz lepo dagoen egitaraua prestatu du Komite Internazionalistak. Egitarauak erakusketa, hitzaldiak, ipuin kontalarien saioak, zinea eta musika emanaldiak hartzen ditu barne.

Lobiano Kultur Gunean ikusgai dagoen erakusketak hasiera eman dio egitarauari. Erakusketak ''Wellcome-Ongi-etorri'' titulua du, eta Biladi eta Bakea eta duintasuna taldeek ekarri dute. Erakusketa apirilaren 2a arte mantenduko da eta, bere ordutegia arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat eta igandeetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean.

Gaur helduentzako ipuin kontalariaren saioa egingo da udal liburutegian, arratsaldeko 7etatik aurrera. Saioa Rosa Temiñok egingo du eta emakume palestinarren ahozko tradiziotik jasotako ipuinak ekarriko dizkigu. Bihar, asteazkena, Palestina Lurraldeko Eguna edo Israeli boikota egiteko Ekintza Globalaren eguna ospatzen da. Ospakizunaren jatorria 1976ko martxoaren 30a da, egun horretan militar israeldarrak sei gazte palestinar erail zituzten, judutarrentzako koloni berriak eraiki edo zeudenak handitzeko lurrak desjabetzeko ekintzen kontra beste milaka pertsonekin batera protestatzen zutenean.

Harrez geroztik, data hori ‘Lurraren Eguntzat’ jotzen da Palestinan, Israelen etengabeko desjabetze, kolonizatze, okupatze eta apartheidaren aurrean erresistentzia agerian jartzeko. Horregatik guztiarengatik, antolatzaileek hitzaldia antolatu dute, zeina Eskilarapeko ateneoan egingo den, arratsaldeko 7 eta erdietatik aurrera. Hizlaria Iñaki Lazkano brigadista izango da, berak bizitako esperientziaren berri emango diguna.

Osteguneko zineklubaren saioa ere, Palestinari dedikatuko zaio. Ermua Antzokian ''Vals con Bashir'' filma proiektatuko da, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Azkenik, ostiralean Nabil Almanzaor kantautore palestinarrak Orbe Kardinalaren plazan kantatuko du, arratsaldeko 7etatik aurrera. Udal liburutegiak, Palestinaren egoeraz gehiago jakiteko hainbat material –liburua eta DVDak- eskainiko ditu aste guztian zehar.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu