Jardunaldien amaierak Miguel Santosi entzuteko parada emango digu, bizi erronkei aurre egiteko moduen inguruan
Toki-garapen Jardunaldiek bihar amaituko ditugu. LagunAro Gipuzkoa Basket taldearen Ohorezko Presidente eta enpresari ezaguna den Miguel Santos etorriko zaigu azken egunean. Kirolari askoren ordezkari eta FIFA erakundeko agente ospetsu honek bizitzan guztiok izaten ditugun erronkei aurre egiteko eta horiek gainditzeko moduez hitz egingo digu.
Azken saioa, goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da. Carlos Totorikak eguneko egitaraua eta hizlaria aurkeztuko digu. Eta, amaitzear dugun edizioari errepasoa egingo eta horren inguruko balorazio laburra emango baita ere. Hamarrak eta laurdenetan hasiko da Miguel Santos hitz egiten. Kontatuko diguna bere esperientzia profesionala eta bizitza izango du oinarri.
Segidan, hamarrak eta laurdenetatik aurrera, Juan Torres izeneko ideia eta proiektu Berritzaileen lehiaketa sariak banatuko zaizkie, proposamenak aurkeztu eta ontzat jo izan diren ikasle eta ekintzaileei. Eguerdiarekin batera eta eskari-galderarik ez badago, amaitutzat joko dira aurtengo Toki-garapeneko VII. Jardunaldiak.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik