Pablo Nemirovskyk kontzertua emango du Lobianon

01.04.11
Kultura eta Gazteria

Pablo Nemirovskyk kantaldia emango du bihar Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 8etan. Ekitaldia udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 5 euro balio du eta gaurko egunean aldez aurretik erosi ahal izango da Lobianon bertan, osterantzean, bihar emanaldia hasi aurretik sarreran bertan.

Parisen bizi den argentinar hau, gizon polifazetikoa da dudarik gabe. Palindromista eta Nazioarteko Palindromista Taldeko kidea da, baina konpositorea, flautista eta bandoneonista ere bada, Tierra del Fuego taldeko sortzailea eta konpositorea ere izanik. Baina antzerki eta zinemarako ere musika ugari konposatzen ditu eta Uruguayko “Brecha” aldizkarian El furtivo “tira” Marito Vitrufle tira komikoa argitaratzen du Lucio Girondo marrazkilariarekin batera.

Oraingo honetan, tango, milonga eta Buenos Aires hiriko bestelako soinuen erritmora eskainiko digu kontzertu bat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da