Ostots Triatloi Kirol elkarteak antolatutako II. Duatloia bihar jokatuko
Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak II. Duatloi proba antolatu du, zeina bihar jokatuko den gure herrian. Proba bi izango dira, bata gaztetxoentzat eta bigarrena helduentzat. Eguerdian, 13:00etan, plazan, haurren txanda izango da. Duatloi txiki honetan 9 eta 14 urte bitarteko edozeinek har dezake parte. Izen ematea bertan egingo da. Lehena, eguerdiko ordu batean hasiko da eta Orba Kardinalaren plazatik abiatuko. Hau 9 urtetik 14ra bitarteko kirolari gazteentzat izango da. Izen-emateak plazan bertan egin ahal izango dira.
Nagusien lasterketa arratsaldeko 5etan hasiko da. Hiri-barruko eta 5 kilometroko zirkuituari bi buelta korrika eman beharko zaizkio. Ondoren, zirkuitu berari lau buelta bizikletan, 20km-ko ibilbidea eginez. Ibilbidearen nondik norakoa hau da: Ermua-Mallabia-San Pedro-Hambre-Ermua zirkuitu (4 buelta), eta berriro lasterketa Ermuko kaleetan, 2,5km. Froga honetan Triatloi Federazioko partaideek hartuko dute parte eta Euskadiko eta Nafarroako zirkuituan puntuagarri izango da.
Priben gaineko informazio guztia, eskaini ahal izateko, lasterbide hau lagatzen dizuegu.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu