Apirilean, hitza eta jokoa liburutegiaren ardatz

04.04.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak apirilean zehar hitza eta jokoa hartuko ditu ardatz eta abiapuntu irakur zaletasuna sustatzeko lanean. Hasi berri dugun hilabete honetan, liburuari loturiko bi ospakizun garrantzitsu izango ditugu: Haur eta Gazteentzako liburuen eguna -2ko larunbatean- eta Liburuaren Nazioarteko eguna –apirilak 23an-. Horiek horrela, liburutegiak heziketa, informazio eta aisialdia jarduerak uztartuko ditu bere programazioaren barne. Heziketa jardueren barne hainbat tailer gauzatuko dira nerabe nahiz helduekin, Lehena gaur bertan egingo da hitz eta palindromoak lantzeko eta bigarrena, adimena lantze aldera, helduekin egingo da, Nintendo DS kontsolak erabilita.

Informazioari dagokionez, esan behar ‘Hitzek jolastu nahi dute’ tituluko irakurketa gida kaleratuko duela. Gaiari buruzko materialak: liburua, filma eta musika DKekin erakusketa jarriko da, horiek maileguan hartu eta eraman ahal izango ditugularik.

Aisialdiari dagokionez, larunbat goizetan –xakea- nahiz arratsaldetan –ipuin kontalariak- izango ditugu. Apirilaren 9an esaterako, arratsaldeko bost eta erdietan hasita Sorginen ipuin bilduma eskainiko zaie 5 urtetik 10era bitarteko gaztetxoentzat.

Jarduera horien helburu guztiak biltzen dituenen artean irakurketa taldeak izango ditugu, gazte nahi helduentzat eta euskaraz nahiz gazteleraz. 3 urtetik 5era bitarteko umeentzat eta gurasoentzat, ‘Bularretik mintzora’ saioa izango dute eta, apirilaren 6an, Yolanda Arrieta idazlearekin topaketa.

Hilabeteari amaiera emateko, irakurlearen egunean –apirilaren 23an- liburutegiko erabiltzaile diren guztiei deskontuak eskainiko dizkiete herriko ‘Xiripot’ eta ‘Maribel’ liburu-dendek. Horrez gain, liburutegian aldizkarien merkatu-txikia jarriko da eta ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainari hasiera emango diogu.

Argibide guztien berri aurkituko duzue liburutegiko agendan, www.ermua.es/biblioteca mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.