Laburbira zirkuituaren zortzigarren edizioa Lobianon ikusgai

04.04.11
Euskara

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira zirkuituaren zortzigarren edizioa antolatu du, hainbat herritako euskara elkarteekin lankidetzan. 2009 eta 2010 urteetan ekoitzitako bederatzi film labur eskainiko dituzte martxoaren 15etik apirilaren 16ra. Guztira 27 emanaldi egingo dira: 26 Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan, eta bat Londresen, bertako Euskal Etxearen eskutik. Emanaldi gehienen ostean ikusleek ikus-entzunezkoen sortzaileekin iritziak partekatzeko aukera izango dute, solasaldiak izango baitira. Laburbira Ermuan ikusi ahal izango dugu, datorren asteazkenean -apirilaren6an- arratsaldeko 7etatik aurrera, Lobiano Kulturgunean.

Euskarazko produkzioa ezagutarazteko eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburuz sortutako zirkuituan, iaz gure herrian egindako Kameratoiko hainbat lan ere eskainiko dituzte. Topaguneak urtero antolatzen du gazteentzako Kameratoia ikus-entzunezko rallya. Parte-hartzaileek 5 eta 10 minutu arteko film laburra sortu, grabatu eta editatu behar dute lau egunetan.

Proiekzioa Korrika kulturalaren barne txertatzen da

  • Artalde. 2009 (8´) Asier Altuna
  • Ondar Ahoak 2010 (4´30´´) Angel Aldarondo
  • Blank Postcards. 2009 (11´) Aitor Artola, Irune Gurtubai e Ibai Vigil-Escalera
  • Maritxu. 2010 (17´30´´) Kepa Errasti
  • s@rtalde. 2010 (11´) Jon Artola Artan
  • Esku-Titi. 2010 (4´50´´) Saioa Aizpurua Arribas

KAMERATOIA 2010

Topaguneak 2010eko urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean egin zuen KAMERATOIA. Lehiaketako hiru talderen lanak dira ondoko lerroetako ekoizpenak.Ermuan burutu zen 2010eko Kameratoia eta beraz Ermuko txoko eta irudiak ikusi ahal izango ditugu

  • “Biak bat” 8´47´ Segundo premio. Grupo Zapatilla Films.
  • “Barrura begira” 7´25´´. Grupo Trastaka.
  • “Nire bista faboritoa” 6´40´´. Grupo Kontraplano.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko