Miguel Santosen hitzaldia; pasio, emozio eta bizitasunaren agerpena

05.04.11
Ekonomi Sustapena

Miguel Santosek amaiera eman zion, Toki-garapeneko Jardunaldien VII. edizioari. Enpresari eta FIFAren agenteak, hitzaldi bero eta bizia eskaini zuen, Lobianora bildutako guztiak bereganatuz. Limurtzeko eta komunikatzeko gaitasun handia duela jakinik, laurogeita hamar minutuz pasioz beteriko hitzaldi entretenigarria eman zuen. Ordu eri izanik ere, motz egin zitzaigun, entretenigarri eta probetxagarria bertan bizitzako adibideetan oinarrituriko mezu positibista bat zabaldu zuelako. Jaiotzez nafarra eta egoitzez gipuzkoarra den hizlariak modu zuzenean hitz egin zigun, entzuleen arreta bereganatzen saiatuz, jendearen inplikazioa edo baietza lortu nahian. Santosek bere aurpegi hiperaktiboa erakutsi zigun hitzaldia jarrita hasi bazuen ere, laster altxatu eta aretoan zehar ibili zelarik gelditu ere egin gabe. Jendearekin kontaktua egiten duen eta pertsonengana heltzen den horietako hizlaria da. Berbadun, geldiezin, langile eta mediatikoa da Miguel, guzti hori batera.

Miguel Santosek bakoitzaren bizi erronkei aurre egin eta horiek gainditzeko moduez hitz egin zigun. Horretarako bere bizitza pertsonal eta profesionala ardatz hartu zuen, bizitako esperientziengandik edanez eta adibideaz jarriz. Ikus-entzunezko bat erabilita bere familiako hainbat gauza kontatu zituen. Zortzi anai-arreba direla eta, unibertsitateko ikasketarik ez duen bakarra bera dela aitortuz. Nolanahi ere, bizitzari beti ikuspuntu positibo batetik aurre egin izan diola esan zuen. “Egunero bizitzako azken izan zitekeela eta aprobetxatu behar zuela pentsatuz”. Bizitzan ongi sentiarazteko, segurtasuna izateko eta baikor egoteko hiru gauza aipatu zituen: “familia, lana eta osasuna” hain zuen. Horiek ongi baboaz, guztia ongi izanen da. Eta gauza berberak aipatu zituen pesimismoaren iturri moduan, “horiek ongi ez doazenean, zalantzak eta beldurrak sortarazten baitizkigute”. Esan zigunez, diruak bizitzan lagundu egiten du, “baina dirua izatea edo ez izatea bizitzaren beraren eta egindakoaren ondorio dela” gehituz.

Miguel Santos ‘futboleko Midas erregea’, kirolaren aspektu soziala eta gizatasuna gustatzen zitzaion agentea, kirolariak pertsonak direlako

Hitzaldian esan zuenez, bizitzan hamasei ogibide edo lan egin ditu. Guztietan “interesa, pasioa eta ilusioa” jarri duelarik, “horrela ez bada, ez baitago ezer lortzerik”. Adierazi zituen esaldien artetik ondorengoak azpimarratuko genituzke: “gizakion ondarerik baliozkoenak ez dira bere ondasuna ez eta bere sosak, baizik eta bere harreman eta lagun sarea”. Inork ez duela mundutik alde egiteko eskubidea “ikasitako irakatsi eta gizartetik jasotakoa bueltatu gabe”. Edo ondorengo printzipio sendoaren baieztapena “aprobetxatu lagunak eta entregatu zaitez horiei, esplotatzeko eta harremanekin dirua bakarrik irabazteko asmorik izan gabe”.

Atal profesionalari dagokionez, Santos “futbolaren mundura kasualitatez, ia akzidentalki iritzi zela” esan zuen. Horrela eta guzti, futbolarien lehen ordezkari eta aitzindaria izan da eta guztira “kluben arteko 1756 transferentziatan parte hartu duela” gehituz. Javier Clemente Kamerungo selekzionatzaile gisa fitxatzekoa izanik, egindako azkena. Kirola izan da bere mundua, urte askotan jardun baitu horretan. Bere esperientzia oinarri harturik eta kirolari zenbaiten irudi eta aipamenekin, gainditzeaz, lidergoaz, adiskidetasunaz, taldeaz, edo talde-lanaz mintzatu zen. “Nagusia agintzen duena da” esan zuen, “eta liderra aldiz, konbentzitzen duena”. Errealeko presidente izateko asmoz bere burua hauteskundeetara aurkeztu izanaz eta nahikoa babes lortu ez izanaz hitz egin eta “bizitzako gauza guztiez ikasi egiten dela, azpimarratu zuen eta emaitzen eta erabakien gauza positiboekin geratu behar garela”.

Saioa amaitu aurretik, ikus-entzuleen artean A3 tamainako orria banatu zuen. Bertan esaldi bana zegoen, kasu guztietan ezberdina, eta esaldiak bakoitzarengan sortarazten zuen hausnarketa egin eta idazteko eskatu zuen. Hori, bertaratutakoen "feed-backa eta iritzia ezagutu eta hortik ikasteko asmoz”.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena