Torreta Etxeko sarrera beheko solairutik eta kaletik egingo da, irisgarritasuna hobetzeko

06.04.11
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen alorreko egoitza eta bulegoak hartzen dituen Torreta-Etxea eraikinean hainbat obra egin ditugu orain dela gutxi. Obra horiekin helburu bikoitza lortu nahi izan dugularik; batetik, irisgarritasunari eta erabiltzaileei mesede egitea, bertan ditugun zerbitzuetara datozen pertsonak eskailerarik ez eta arrapalarik ere igo behar ez izateko. Eta bestetik, espazio gehiago izatea, zerbitzu berriak eskaini ahal izateko. Horien artean, behe solairuan prestatu den ‘Enplegu zentroa’ berria dago.

Apirilaren 7tik hasita, Torreta Etxera Enplegu Zentro berriko atetik sartu beharko da, irisgarritasun hobea duen kalearen arrasean dagoenetik. Orain artean erabiltzen genuena, eraikinaren erdialdetik sartzekoa ezin izango da erabili, itxita egongo baita. Toki-garapen alorrak aldaketak erabiltzaileoi hobekuntza eta erosotasuna ekarriko digutelakoan dago.

Enplegu zerbitzua Torreta Etxearen beheko solairuan dago kokatuta. Zerbitzuak 90 metro karratu hartzen ditu. Herritar eta erabiltzaileek zonalde garden bat topatuko dute, bertan lau jarleku daude, bakoitzak ordenagailu bana eta inprimagailu duelarik. Ondoan lan egiteko mahaia dago, liburutegi txikitxoa, informaziorako panelak, lan eskaintza eta eskarientzako iragarki-ohola, kontsultarako material eta argitalpenak. Harreran mostradorea du, eta horren atzean lana bilatzeko prozesuan lagundu eta orientatzeko teknikariak erabiliko duen bulegoa. Eta azkenik, taldean lan, jarduerak edo bilerak egiteko gela. Horretan ere, ordenagailua eta proiektorea daudelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du