Jabekuntza Eskolak hiru jarduera proposatzen dizkigu datozen hilabeteetarako

06.04.11
Berdintasuna

Jabekuntza Eskolak hiru jarduera proposatzen dizkigu datozen hilabeteetarako. Lehena datorren hastean hasiko da eta oraindik izena eman daiteke, plaza libreak baitaude. Anima zaitezte eta parte hartu! Argibide gehiago Emakumearen Topagunean. Etor zaitez eta galde ezazu. Datozen hilabeteetako eskaintzaren laburpena jarraian eskaintzen dizuegu:

Emakumeak eta arketipoak (gaiztoak, onak, ahulak… al gara?). 10 ordu.

Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra arte; ostegunero, 17:45etatik 19:45etara. Hezitzailea: Norma Vázquez

Nor naiz ni? Emakumeok sakon jardun behar dugu galdera horri erantzuteko; izan ere, mendeetan zehar kultura patriarkarrak kontrolatu, beldurtu eta gure indarra zapaltzen duten irudi femeninoak sortu ditu. Ikastaro honetan irudi horietan zeharkako ibilaldia egingo dugu: nola sortu diren, zer egiteko duten, nolatan heldu diren gaur egun arte eta… batez ere, nolatan borrokatu gure indarra berreskuratzeko ikasiko dugu.

Emakumeentzako denbora (4 ordu)

Ekainaren 2tik 9ra; ostegunero 17:45etatik 19:45etara. Hezitzailea: Norma Vázquez

Nola gaurko emakume izan atzoko ereduan hil barik? Berdintasun errealari kristalezko sabaia eta aurreiritzi soberan ditu, jabekuntza eta emakume autoritatea falta zaio… Elkarrekin bizi izan dira gure barruan eta noizbehinka kanpoan ere bai, bizitza osoa trenkatuta bikote kideen, senideen, seme-alaben, lagunen, besteen… aurrerapenak zaintzeko, autonomia, askatasun eta osotasun lema berriekin… Etor zaitez eta elkar pentsa dezagun nola irabaz dezagun denbora hausnartzeko.

Femitukada (15 ordu)

Maiatzaren 6tik 27ra arte, ostiralero 17:00etatik 20:00etara eta ekainaren 4ko larunbatean. Hezitzailea: Silvia Palumbo

Perkusioa eta ahots lagun, esperientzia honetan parte hartuko duten emakumeak erritmoa, kantua eta sonoritatea adierazpen-tresnak baliatuz apurka-apurka joango dira euren doinua bereganatzen eta indar kolektiboa lortzen, indar eraldatzailea.

Gaur hitzaldia egingo da Emakumearen Topalekuan: ¿Kuotek ba aldute balio edo zentzurik?

Gaur doako hitzaldia egingo da Emakumearen Topalekuan. Gaia: ¿Kuotek ba aldute balio edo zentzurik? Arratsaldeko 16:30etan hasiko da. Emakumea Sustatzeko Zentroaren Ohiko Ikasleek antolatu dute. Animatu eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko