Zerbitzu telematikoz sarrerak saltzeko sistema izango du Ermua Antzokiak

07.04.11
Kultura eta Gazteria

Zerbitzu telematiko bidez zuzeneko ikuskizunetarako aldez aurretik sarrerak erosi ahal izateko sistema ezarriko du Ermua Antzokiak laster. Zerbitzua Bilbao Bizkaia Kutxa entitateak (BBK-k) eskainiko du, udalak horrekin hitzarmena adostu baitu. Antzerki emanaldi, musika kontzertu eta zuzeneko gainerako ikuskizunetarako sarrerak erosteko hainbat bide izango ditugu hemendik gutxira. Horien artean, Internet, telefonoa eta BBKk probintzian duen kutxazain sare zabala izango dira. Aldez aurreko salmenta zerbitzu hori ‘Teleka’ goitizenaz da ezaguna jendearen artean, hasiera baten horrela deitzen baitzitzaion. Horiez gain, Antzokiko takila eta Lobiano Kultur Gunearen harreran ere eskuratu ahal izango ditugu sarrerak.

Aldez aurreetik sarrerak erosi ahal izango ditugu Internetez, telefonoz, edo BBKko zerbitzuorotariko kutxazainen sarean. Eta baita takilan eta Lobiano kulturgunean

Zine komertzialeko emanaldien kasuan ezin izango dugu aldez aurreko sarrera sistema telematikoa erabili, gure udalak prezio merkeak jartzea eta hileko bonoak saltzea erabaki duelako. Bono horiekin ikuslegoaren fideltasuna bilatzeaz gain, pertsona oro kulturaz gozatzeko eta horretara iristeko aukera” eman nahi da. Izan ere, apirileko bonoa erosiz gero, zineklubeko eta zine komertzialeko 14 filma ikusi ahal i zango baititugu. Hots, filma bakoitza 1€ baten truke, estreinatu berri eta punta-puntakoak barne. Hori horrela, zinerako sarreren salmentak orain arte bezala jarraituko du izaten, hileko bonuak ez baitute bateragarria egiten. Zerbitzu telematiko bidez sarrerak saltzeko bete behar diren baldintza teknikoak; jada existitzen den sarean barneratzea; jarri beharreko azpiegitura eta makinaria; sistema informatikoa, eta abar… zerbitzua hori jada martxan izatea eragotzi dute.

Nolanahi ere, udal Kultura saila lanean ari da BBKko teknikariekin, zerbitzua lehenbailehen ezarri eta eskaini ahal izateko. Horri esker Antzokiko erabiltzaile garenok eta ikus-entzule guztiek oro har erosotasunean irabaziko dugu. Horrez gain, Ermua Antzokiak laster batean mikrosite propioa izango du, bertako programazioaren berri luze eta zabala emango duelarik. Mikrosite horretatik ere, sarrerak erosi ahal izango dira, Interneteko bide telematikoaren bidez. Horren guztiaren eta azken nobedadeen berri emango dizuegu gertatu ahala, webgune honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa